• 14
    AZA
    2015
    Espainolamendi eta Zelandietara txangoa

    Azaroak 14an Españolamendi eta Zelandietara txangoa. Ormaiztegiko, Idiazabalgo eta Mutiloako mugan dauden Españolamendira eta Zelandietara txangoa. Aranzadi kultur elkarteko Alfredo Morazak Gerra Karlista eta azken Gerra Zibilean egindako eta erabilitako trintxera hauen inguruko bitxikeriak kontatuko dizkigu. Bestalde, I. Gerra Karlistan Tomas Zumalakarregik parte hartu zuen 1835ko urtarrilaren 2an izandako Zelandietako ekintzaren berri Mikel Alberdi, Museoko arduradunak, emango du.

  • 25
    IRAI
    2015
    Urriak 2an tailerra egingo dugu: "3D argazkigintza: XIX. mendean eta orain"

    XIX. mendean argazkiak hiru dimentsiotan ikusi ahal izateko “bisore estereoskopiko” izeneko tresna asmatu zuten. Tailer honetan, bisore estereoskopiko bat eraikitzeko aukera izango duzu eta argazkiak 3Dn egiteko teknikak ikasi eta eta probatuko dituzu, argazkilari profesional batek lagunduta.

  • 16
    IRAI
    2015
    Iazko XIX. mendeko Eleganteen Bilkurako erakusketa eta topaketa

    Iazko XIX. mendeko Eleganteen Bilkurako argazkiekin, jantziekin eta osagaiekin erakusketa bat egin dugu eta irailaren 16tik 27ra arte izango dugu ikusgai Zumalakarregi Museoan.

    Ostiral honetan, irailak 18, erakusketaren bueltan topaketa egingo dugu 19:00etan, mokadutxo eta guzti. Zatoz zeu ere!

  • 9
    EKA
    2015
    Larunbat honetan, marraztu piknikean!

    Feillet ahizpek marraztu gabe utzi zuten eraikina (Zumalakarregi Museoa) marraztuko dute partehartzaileek, lasai-lasai zerbait jan eta edaten duten bitartean. Nahi duenak Aitziber Alonso ilustratzailearen laguntza jaso ahal izango du marrazkia egiten duen bitartean.

  • 27
    MAI
    2015
    V. Bide Berde Eguna ospatuko dugu larunbatean

    Larunbat honetan V. Bide Berde Eguna ospatuko dugu. Mutiloatik abiatuko gara 16:00etan eta orientazio proba berri bat egingo dugu bidean zehar. Amaieran merienda egongo da.

  • 18
    MAI
    2015
    Primeran pasa dugu asteburuan Museoen Eguna ospatzen!

    Museoen Nazioarteko Egunaren harira, ostiralean urteroko ginkana egin genuen, jasangarritasuna eta XIX. mendea gaitzat hartuta. Larunbateko Birziklaview tailerrean, berriz, Zumalakarregiren garaitik (industrializazioaren aurretik) gaur egunera Ormaiztegiko paisaia nola aldatu den hausnartu genuen. Begira ze gauza politak egin genituen, hemen klikatuta!

     

  • 15
    MAI
    2015
    Museoen Nazioarteko Eguneko ekintzak

    Zumalakarregi Museoak ondorengo egitaraua prestatu du Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurtengo leloa "Gizarte jasangarri baterako Museoak" da, eta honekin lotura izango dute tailerrek.

  • 12
    MAR
    2015
    Feillet ahizpen erakusketa zabalik

    Erakusketan ikus daitekeen liburuetako bat Charles Hennebutten Guide du voyageur de Bayonne a St-Sébastien dugu, Hélène Feillet eta Blanche Hennebutten artean ilustratua. Irudiak testuaren barruan doaz, beraz ez dira grabatu solte bezala erakutsi.

  • 7
    MAR
    2015
  • 27
    OTS
    2015
    Feillet ahizpak, bi artista XIX. mendeko Euskal Herrian

    Egizue ariketa erraz bat: osatu ezagutzen dituzuen XIX. mendeko emakume margolarien zerrenda.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /