• 28
    MAI
    2016
    Asisko Urmenetarekin albumak ezagutzen

    Asisko Urmenetaren laguntzaz, XIX. mendeko albumak ezagutuko ditugu eta jarraian XXI. mendeko albumak egingo ditugu. Akuarelaren naturalismoa eskanerrak ordezka dezake, argazkiak hartuko du grabatuaren lekua... Proposamena ez da tenikara mugatuko: giltzak ere emango ditu, nork bere kronika pertsonala osatzeko. Partehartzaile bakoitzari koadernotxo bat emango zaio, nork bere albuma museoan hasi ahal izan dezan, gero etxean jarraitzeko.

     

  • 20
    MAI
    2016
    Museoen Nazioarteko Eguneko urteroko ginkana

    Urtero bezala, maiatzak 18an ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunari lotutako ekintzen artean, urtero egin ohi dugu ginkana egingo dugu.

  • 14
    MAI
    2016
    Familia Tailerra: Familia Egiturak

    Familia bat zeintzuk eta zergatik osatzen duten ikasiko dugu jolas ezberdinen bidez, eta Ormaiztegiko familia ezberdinak ezagutuko ditugu.

    Amaieran merienda osasuntsua egongo da

    Adina: 6-10 urte artekoentzat.


    Prezioa: 3 euro pertsonako.
    Zumalakarregi Familia Txartela dutenek, 2 euro pertsonako.

    Izena ematea derrigorrezkoa da, maiatzaren 13a baino lehen (943 88 99 00 edo mzumalakarregi@gmail.com).
     

  • 29
    API
    2016
    Ormaiztegiko 5. mailakoen ondarea ikusgai dago museoan

    Urtero bezala, Ormaiztegiko San Andres ikastetxekoek Ondarea landu dute. Bihar, apirilak 29 ostirala, 17:15ean euren ondarearen aurkezpena egingo dute Zumalakarregi Museoan eta astebetez egongo da ikusgai.

  • 16
    API
    2016
    Larunbatean Familia Tailerra: Ormaiztegi zentzumen guztiekin

    Made In Ormaiztegi: Garapen industrialaren eredu bat erakusketako sekretuak zentzu guztiekin ezagutzeko Familia Tailerra.

  • 15
    API
    2016

    Made In Ormaiztegi: Garapen industrialaren eredu bat erakusketarekin lotuta, “Oda a la fábrica abandonada“ dokumentalaren emanaldi eskainiko dugu Ormaiztegiko udaletxepeko aretoan, apirilaren 15ean arratsaldeko 19:00etan. Hau amaitutakoan, Irati Otamendi arkitektu beasaindarrak dokumentalaren analisia egingo du. Sarrera doan izango da eta adin guztientzat egokia da.

  • 25
    MAR
    2016
    "Made In Ormaiztegi: Garapen industrialaren eredu bat" erakusketara bisita gidatuak

    Zumalakarregi Museoko "Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat" aldi baterako erakusketa ez duzula ezagutzen oraindik? Aste Santu eta Pazko Astean aukera ezinhobea izango duzu horretarako. Zatoz zure herriko lehen enpresak nola sortu ziren eta garatu ziren ezagutzera!

  • 18
    MAR
    2016

    "Made In Ormaiztegi: Garapen Industrialaren Eredu Bat" aldi baterako erakusketari lotuta, ostiral honetan, martxoak 18, 19:00etan hitzaldia eskainiko du Irati Otamendi Irizar arkitektuak: "Industrializazioa: atzo garapen, gaur ondare, bihar...?"

  • 16
    ABE
    2015
    Gabonetako tailerretan izena emateko aukera zabalik dago

    Zumalakarregi Museoak aurten ere Gabon garairako tailer sorta berezia antolatu du. XIX. mendeko ohiturak eta pasarteak gogora ekarriz, tailer ezberdinak egingo ditugu: Errege opil tailerra, urtezahar eguneko prestaketak, Gabonetako postalak, ipuin kontaketa, ginkana.... Aspertzeko astirik ez dugu izango. Eman izena eta zatoz zeu ere!

  • 17
    AZA
    2015
    XIX. mendeko eleganteen III. bilkura egingo dugu larunbatean

    Elegante Egunaren barruan, Zumalakarregi Museoak bultzatuta, XIX. mendeko eleganteen III. bilkura egingo dugu larunbatean. Egitarau zabala osatu dugu. Baina, larunbata baino lehen, ostrial honetan, 18:00etan dantza eleganteen entsegua egingo dugu Zumalakarregi Museoan. Anima zaitez zeu ere!

     

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /