• 20
    MAI
    2017
    Zergatik oihukatzen du "Guernica"k? Tailerra - Museoen Nazioarteko Eguna

    Maiatzak 20, 16.30-18.30
    6-12 urtekoei zuzenduta.

    Gernikako bonbardeaketaren 80.urteurrenaren inguruan, tailer hau egingo dugu non gerraren ondorioak eta haurren eskubideak landuko ditugun.

    Aurrez izena emanda 943889900 edo mzumalakarregi@gmail.com. Kopuru mugatua. Doan
     

  • 19
    MAI
    2017
    Ormaiztegitik Gynkana - Museoen Nazioarteko Eguna

    Maiatzak 19, 17.00etan
    6-12 urteko haurrei zuzenduta.
    Urtero bezala, Ormaiztegi udalerritik Gymkana bat egingo dugu aurtengo gaiarekin lotuta.
    Aurrez izena emanda 943889900 edo mzumalakarregi@gmail.com. Kopuru mugatua. Izena emateko azkeneko eguna maiatzak 19, 12.00ak baino lehen. Doan
     

  • 6
    MAI
    2017
    Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi

    Maiatzak 6, Bide Berde Eguna ospatuko dugu.

    Aurtengo edizioan, inguruan ditugun landareak eta hauen erabilera desberdinak ezagutzeko helburuarekin,  Clara Gutierrez, biologa eta etnobotenikan adituaren eskutik ibilaldi gidatua egingo dugu.

    Ibilbidea: Liernia - Barnaola - Troi Bidea - Mutiloa - Liernia

    Abiapuntua: Lierniako aparkalekua

    Ordua: Arratsaldeko 16.00etan

    Distantzia: 5km

    Itzulera: 19.00ak aldera

    Mutiloan merienda goxo bat emango dugu

    Ibilaldia doan da (merienda barne) eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago.

    Animatu zaitezte!!!

    Izen emateak: 943889900 - mzumalakarregi@gmail.com - Museoan bertan -  web gunean

    www.zumalakarregimuseoa.eus


    Antolatzaileak: Zumalakarregi Museoa, Ormaiztegiko Udala, Mutiloako Udala, Goitur

    Babesleak: Igartubeiti Baserri Museoa eta Ohiarte Sagardotegia

  • 29
    API
    2017
    "Belar liburua sortuz" Tailerra

    Liburuaren Eguneko ospakizuna
    Apirilak 29  
    16:30-18:30
    Tailer didaktikoa
    6-12 urteko haurrei zuzenduta

    Inguruan ditugun landareak ezagutzeko, gure belar liburua diseinatu eta osatuko dugu XIX.mendean egiten zuten bezala. Horretarako tailer hau hiru egunetan banatu dugu*:

    1. Fasea: Apirilak 29 "Belar Liburua sortuz" Tailerra

    2. Fasea: Maiatzak 6 "Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi". Egingo dugun txagoan landareak eta hostoak biltzen joango gara

    3. Fasea: Maiatzak 27 "Belar liburua osatuz" Tailerra. Bide Berde Egunean bildutako hosto eta landareekin gure belar liburua osatuko dugu.

    Aurrez izena emanda: 943889900 edo mzumalakarregi@gmail.com. 3€ (1,5€ Famili Txartelarekin).

    *Oharra: ez da beharrezkoa 3 tailerretara etortzea.

  • 18
    MAR
    2017
    Komiki Tailerra

    MARTXOAK 18 
    16:30-18:30
    Tailer didaktikoa
    6 -12 urteko haurrei zuzenduta

    Komikien bilakaera ezagutzeko tailerra, XIX. mendean egiten zituzten aleluiatik gaur egungo komikietaraino. Ondoren, bakoitzak bere komikia sortuko du bere pertsonai gogokoenekin.
    Galdu egin behar al duzu?

  • 11
    MAR
    2017
    Emakumeen Nazioarteko Eguna Zumalakarregi Museoan

    MARTXOAK 11
    16:30-18:30
    Tailer didaktikoa
    7 -12 urteko haurrei zuzenduta

    Euskal emakumea XIX.mendeko irudigileen ikuspegitik ibilbide bat eginez, berdintasuna aldarrikatzeko mural kolektibo bat sortuko dugu.

  • 2
    ABE
    2016
    Euskararen Eguna ospatzeko jolasak

    Euskararen Eguna (abenduak 3) abenduaren 2ko arratsaldean ospatuko da Ormaiztegin. Egingo diren ekintzen artean, Zumalakarregi Museoan jolasak egongo dira 16:30etik 17:30era 6-12 urte arteko haurrentzat. Bertan Euskal Herriko herrien, ibaien, mendien, jai eta gertakarien, eraikuntzen... kokalekua asmatu beharko dute partehartzaileek. Jolas hau ez da lehiaketa bat izango: ikasiko dugunarekin denok irabaziko dugun jolas bat izango da. Partehartzaile guztiei txapel bana emango zaie.

  • 19
    AZA
    2016
    XIX. mendeko Eleganteen IV. Bilkura

    Azken hiru urteetan bezala, San Andres jaietako Elegante Egunaren barruan, XIX. mendeko Eleganteen Bilkura ospatuko dugu azaroaren 19an.

  • 12
    AZA
    2016
    Jardunaldi gastrokulturala: XIX. mendea

    XIX. mendeko Eleganteen Bilkurari lotutako jardunaldia.

    Garaiko mahai-inguruko ohiturak ezagutzeaz gain, XIX. mendeko menu bat prestatzeko eta dastatzeko aukera izango dugu.

  • 11
    AZA
    2016
    Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" Pieza Gonbidatuaren inguruan kafe-tertulia

    Noiz: Azaroak 11, 19:00etan
    Non: Zumalakarregi Museoan
    Partehartzaileak: Josu Aramberri, i2basque sare akademikoaren koordinatzailea, Javier Castro, Ostolaza Elkarteko partaidea, Javier Gonzalez de Durana,  "Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta" obraren egilea eta Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoko Dokumentazio Arduraduna.

    Doako ekintza.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /