Duela 18 urte Gipuzkoako Foru Aldundiak ia hiru metroko luzera duen sei zatitan banatutako akuarela bat erosi zuen Londresen, Donostiako Panorama, Zumalakarregi Museoaren bildumen parte izateko.
Zumalakarregi Museoak jarduera interesgarri eta desberdin ugari antolatu ditu hilabete honetarako.
Sartu albistean eta kontsultatu prestatu dugun egitaraua, ziur gustuko jarduera bat baina gehiago aurkituko duzula!
Juan Pardo San Gil ikerlaria Museo honen hastapenetik ezagutzen dugu. Profesionalki beste ardura batzuk bazituen ere, karlismoaren historia bere gai kuttunetakoa izan zen. Ez, noski, bere ikerketa gai nagusia. Izan ere, itsas armadak eta, bereziki, XX. mendeko Gerra Zibileko Euskadiko Gudontzidia zen bere ikerketen helburu nagusia. Berak osatutako webgune aparta dugu honen lekukorik nabarmenena.
Martxoaren 23an hasiera eman genion Elegante Eguna '13 egitasmoaren barruan antolatutako 2.jarduerari, JOSTUN IKASTAROA hain zuzen.
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak egitarau berezia antolatu du aurtengo Aste Santuko zein Pazko Asteko festa egunetarako.
Emakumearen Nazioarteko Eguna oroitzeko asmoz, Zumalakarregi Museoak familientzako tailer berezi bat antolatu du.
XIX.mendeko Ormaiztegin bainuetxeaz gozatzera etorri ohi ziren bisitarien soineko eta trajez jantzitako 'Elegante Eguna' proposatzen dizue Zumalakarregi Museoak.
Zumalakarregi Museoak mota eta adin guztietarako jarduera mordoska bat prestatu ditu datozen hilabeteetarako.
Panorama pintura mota berezi bat da. Irudiak 360º ko ikuspegia erakusten du, ikuslea erabat ingurutzen duen pintura biribilaren erdian kokatuz.
Zumalakarregi Museora hurbildu denak Luis Paret y Alcazar margolariaren irudiak dastatu ditu. XVIII.mende bukaerako gizartea maisuki irudikatu zuen artista ilustratu honek eta guretzat oso erabilgarria izan da garaia irakasteko.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /