• 4
    AZA
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Baionako Euskal Museora “Tromelin esklabo ahantzien uhartea” erakusketa ikusteko bisita.

    “Tromelin esklabo ahantzien uhartea” erakusketak XVIII. mendeko gertakizun bitxi baten berri ematen digu, Baionan eraikitako itsas ontzi batek, esklaboz beteta, Indiako ozeanoan jasandako hondoratzea eta ostean gertatutakoak alegia. www.musee-basque.com/files/pmedia/public/r5840_9_dp_tromelin_dossier_de_presse.pdf

    Frantziako Prebentziozko  Ikerketa Arkeologikoen Institutuak (INRAP) antolatutako erakusketa, Baionako Euskal Museoan izan duen arduradun Jacques Battestiren laguntzarekin ikusteko aukera paregabea izango dugu, aldi berean, Joseph Vernet margolariak 1760.ean egindako “Première vue de Bayonne, prise à mi côte sur le glacis de la Citadelle” olio-margoaren azterketa gozatzekoa ere.

    Hitzordua Baionako Euskal Museoaren sarreran azaroak 4 larunbatean, goizeko 11:00tan izango da. Sarrera 5 €-koa da, 26 urtetik beherakoak dohainik.

    Kopurua mugatua denez, izen ematea 943889900 telefonoan  edo mzumalakarregi@gipuzkoa.eus korreoan.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /