• 5
    AZA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Familia Tailerra: Fandango eta arin-arin ikastaroa

    Ondarearen Europako Jardunaldiaren barruan, urriaren 15ean erromeria egin genuen. Erromeriaren gaiarekin jarraituz, nolakoak izan ohi ziren ikusiko dugu eta bertan dantzatzen ziren dantzak aztertuko ditugu.

    Ondarearen Europako Jardunaldiaren barruan, urriaren 15ean erromeria egin genuen "trenak ekarritakoa: soinu txikia" izenburupean.

    Erromeriaren gaiarekin jarraituz, nolakoak izan ohi ziren ikusiko dugu eta bertan dantzatzen ziren dantzak aztertuko ditugu: helduta, sueltoan, ze giro egoten zen, jende askoren bilgunea zen, ...

    Horretarako erromeria bat ikusiko dugu bideo batean eta museoan ikusgai dugun Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" Pieza Bidaiaria aztertuko dugu.

    Jarraian, fandangoa eta arin-arina nola dantzatzen diren ikasiko dugu, bakoitzak ahal duen neurrira.

    Amaieran merinda osasungarria izango dute partehartzaileek.

    Noiz: Azaroak 5, 17:00etan

    Non: Zumalakarregi Museoan

    Prezioa: 3 euro pertsonako (2 euro Familia Txartela dutenek).

    Adina: 6 urtetik aurrerakoentzat. Guraso zein tutoreek ere parte hartu ahal izango dute tailer honetan.

    Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute ohiko bideetan: Zumalakarregi Museoan, mzumalakarregi@gipuzkoa.eus edo 943889900ra deituta.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /