Ekainak 22 - Abenduak 2
Aldi baterako erakusketa
Publiko orokorra
"Txapela… Noiztik?" aldi baterako erakusketa datorren ekainak 22an zabalduko da Zumalakarregi Museoan. Inaugurazioa arratsaldeko 18:30tan ospatuko dugu. Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin lankidetzan eta Boinas Elósegui enpresaren partaidetza bereziarekin, erakusketa honek, euskaldunen artean txapelaren erabileraren historia kontatuko du irudien, testuen eta XIX. mendeko pieza originalen bitartez.
Zatozte eta ezagutu ezazue euskaldunen sinbolo bihurtua den buruko honen zabalkundea.
Zumalakarregi Museoak, maiatzak 18, 19 eta 20an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, “Museo hiperkonektatuta: ikuspuntu berriak. Ikuslego berriak”
“Tintarekin jolastuz”
Museoen Nazioarteko Eguna 2018
Maiatzak 19
Tailer didaktikoa
6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta
Artista Liburua zer den ezagutuko dugu, Tinta flotagarrien gardentasunarekin egingo dugu jolas paper gainean, baita beste material batzuekin ere. Gainera, koaderno bakarreko Artista Liburu bat egingo dugu.
Arteko Tailerraren eskutik: Eluska Kortajarena eta Juan Casinos
Doan
Aurrez izena emanda: 943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus.
Kopuru mugatua
BIDE BERDETIK MAHAIRA
Ibilaldi gidatua + tailer gastronomikoa
Ibilbidea: Liernia - Barnaola - Troi Bidea - Mutiloa - Liernia
Clara Gutierrez, biologo eta etnobotanikan adituaren eskutik ibilaldi gidatua egingo dugu Bide Berdean zehar landareak bilduz, ondoren tailerrean sukaldatu eta dastatzeko.
Abiapuntua: Liernia
Ordua: 9:30
Distantzia: 5 km
Tailer gastronomikoa: Mutiloa elkartea
Itzulera: 15:30
Publiko orokorrari zuzenduta
Kopuru mugatua
DOAN
Izena emateko: 943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
Apirilak 21 - 16:30-18.30
Tailer didaktikoa
7 urtetik gorako haurrei zuzenduta
Kontxi Simonen eskutik
Tailer honetan Kontxi Simon artistaren eskutik paper birziklatuarekin objektu desberdinak sortuko ditugu. Animatzen al zara paperarekin sortzea?
Aurrez izena emanda 943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus . Kopuru mugatua. 3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)
Eskulturen tailerra
Apirilak 7
16.30-18.30
Tailer didaktikoa
6-12 urteko haurrei zuzenduta
Zementuarekin eskultura eta objektu desberdinak egingo ditugu. Sortu, ondo pasa eta ikasi!
Aurrez izena emanda 943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus. Kopuru mugatua.
3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)
Etorri Zumalakarregi Museora Familian eta deskubritu familientzako foileto didaktiko berria!!
Zumalakarregi Museoa bisitatzen duten familiak 6 urtetik gorako haurrentzako zuzenduta dagoen foileto didaktikoa aurkituko dute laguntza material bezala. Foileto honekin, umeek era independiente eta dibertigarri batean XIX.mendeko ohitura desberdinak ikasiko dituzte. Ekimen hau Zumalakarregi Familian! programaren baitan dago, museoa bisitatzen duten familiak bisita autonomoa egiteko aukera izatea helburutzat duelarik.
Foileto didaktikoaren bitartez, Museoko sekretu guztiak ezagutuko dituzte Eliot kataloxak, Tomas Zumalakarregiren lagunik onenak, proposatzen dituen jolasen bidez. Horretarako, pista joko bat planteatzen da non museoan zehar ezkutatzen diren zigilu desberdinak aurkitzen joan beharko diren eta hauek topatzean joku bat egin beharko dute, XIX.mendeko hainbat ohitura eta bitxikeri ikasteko, esate baterako: Zumalakarregi familia, janzkera, garraioak, objektuak, pertsonaiak, komunikazioa, asmakizunak...
Animatzen al zarete hauek ezagutzera?
* Materiala doan eskaintzen da eta Museoko informazio puntuan aurkitu daiteke
** Foileto didaktikoa euskeraz eta gaztelaniaz dago eskuragai
*** Gogoratu Ormaiztegiko biztanleak sarrera doan daukazuela!
Martxoak 17 - 16.30-18.30
Tailer didaktikoa
6-12 urteko haurrei zuzenduta
XIX.mendeko umeak izango gara arratsalde batez, garai hartako jostailuetako bat sortuz: Kaleidoskopioa. Denboran bidaitzera animatzen al zara?
Aurrez izena emanda. Kopuru mugatua.
3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)
Erretratuen tailerra
OTSAILAK 17
16.30-18.30
Tailer didaktikoa
6-12 urteko haurrei zuzenduta
Ba al dakizu zer den erretratu bat?XIX.mendeko eta gaur egungo erretratu desberdinekin, denboran bidaiatuko dugu garaiko ohiturak eta janzkerak ezagutzeko. Ah! Material birziklatuekin gure erretratua sortuko dugu. +info
Aurrez izena emanda. Kopuru mugatua.
3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)
Maskarekin dantzan
OTSAILAK 3
16.30-18.30
Tailer didaktikoa
6-12 urteko haurrei zuzenduta
Hemen daude iñauteriak! Eta ospatzeko maskara desberdinak sortuko ditugu, XIX. mendeko dantzaldietan erabiltzen ziren bezala.+info
Aurrez izena emanda 943889900 - mzumalakarregi@gmail.com. Kopuru mugatua.
3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /