• 15
    EKA
    2018
    TXAPELA... Noiztik?

    Ekainak 22 - Abenduak 2
    Aldi baterako erakusketa
    Publiko orokorra

    "Txapela… Noiztik?" aldi baterako erakusketa datorren ekainak 22an zabalduko da Zumalakarregi Museoan. Inaugurazioa arratsaldeko 18:30tan ospatuko dugu. Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin lankidetzan eta Boinas Elósegui enpresaren partaidetza bereziarekin, erakusketa honek, euskaldunen artean txapelaren erabileraren historia kontatuko du irudien, testuen eta XIX. mendeko pieza originalen bitartez.
    Zatozte eta ezagutu ezazue euskaldunen sinbolo bihurtua den buruko honen zabalkundea.

  • 20
    MAI
    2018
    Museoen Nazioarteko Eguna 2018

    Zumalakarregi Museoak, maiatzak 18, 19 eta 20an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, “Museo hiperkonektatuta: ikuspuntu berriak. Ikuslego berriak”

  • 19
    MAI
    2018
    Tintarekin jolastuz tailerra

    “Tintarekin jolastuz”
    Museoen Nazioarteko Eguna 2018
    Maiatzak 19
    Tailer didaktikoa
    6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta

    Artista Liburua zer den ezagutuko dugu, Tinta flotagarrien gardentasunarekin egingo dugu jolas paper gainean, baita beste material batzuekin ere. Gainera, koaderno bakarreko Artista Liburu bat egingo dugu.

    Arteko Tailerraren eskutik: Eluska Kortajarena eta Juan Casinos

    Doan

    Aurrez izena emanda:  943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus.

    Kopuru mugatua

  • 5
    MAI
    2018
    IX. BIDE BERDE EGUNA: MUTILOA - ORMAIZTEGI

    BIDE BERDETIK MAHAIRA
    Ibilaldi gidatua + tailer gastronomikoa

    Ibilbidea: Liernia - Barnaola - Troi Bidea - Mutiloa - Liernia

    Clara Gutierrez, biologo eta etnobotanikan adituaren eskutik ibilaldi gidatua egingo dugu Bide Berdean zehar landareak bilduz, ondoren tailerrean sukaldatu eta dastatzeko.

    Abiapuntua: Liernia

    Ordua: 9:30
    Distantzia: 5 km
    Tailer gastronomikoa: Mutiloa elkartea
    Itzulera: 15:30
    Publiko orokorrari zuzenduta
    Kopuru mugatua
    DOAN

    Izena emateko: 943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

  • 21
    API
    2018
    "Paperakin sortuz" Tailerra - Liburuaren Nazioarteko Eguna
    ZM_Paperezko_lorea_Kontxi_Simon

    Apirilak 21 - 16:30-18.30
    Tailer didaktikoa
    7 urtetik gorako haurrei zuzenduta
    Kontxi Simonen eskutik

    Tailer honetan Kontxi Simon artistaren eskutik paper birziklatuarekin objektu desberdinak sortuko ditugu. Animatzen al zara paperarekin sortzea?


    Aurrez izena emanda 943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus . Kopuru mugatua. 3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)

  • 7
    API
    2018

    Eskulturen tailerra
    Apirilak 7
    16.30-18.30
    Tailer didaktikoa
    6-12 urteko haurrei zuzenduta

    Zementuarekin eskultura eta objektu desberdinak egingo ditugu. Sortu, ondo pasa eta ikasi!

    Aurrez izena emanda 943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus. Kopuru mugatua.

    3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)

  • 7
    API
    2018
    Museoa Familian!
    ZM_Eliot

    Etorri Zumalakarregi Museora Familian eta deskubritu familientzako foileto didaktiko berria!!
     

    Zumalakarregi Museoa bisitatzen duten familiak 6 urtetik gorako haurrentzako zuzenduta dagoen foileto didaktikoa aurkituko dute laguntza material bezala. Foileto honekin, umeek era independiente eta dibertigarri batean XIX.mendeko ohitura desberdinak ikasiko dituzte. Ekimen hau Zumalakarregi Familian! programaren baitan dago, museoa bisitatzen duten familiak bisita autonomoa egiteko aukera izatea helburutzat duelarik.

    Foileto didaktikoaren bitartez, Museoko sekretu guztiak ezagutuko dituzte Eliot kataloxak, Tomas Zumalakarregiren lagunik onenak, proposatzen dituen jolasen bidez. Horretarako, pista joko bat planteatzen da non museoan zehar ezkutatzen diren zigilu desberdinak aurkitzen joan beharko diren eta hauek topatzean joku bat egin beharko dute, XIX.mendeko hainbat ohitura eta bitxikeri ikasteko, esate baterako: Zumalakarregi familia, janzkera, garraioak, objektuak, pertsonaiak, komunikazioa, asmakizunak..

      Animatzen al zarete hauek ezagutzera?

     

    * Materiala doan eskaintzen da eta Museoko informazio puntuan aurkitu daiteke

    ** Foileto didaktikoa euskeraz eta gaztelaniaz dago eskuragai

    *** Gogoratu Ormaiztegiko biztanleak sarrera doan daukazuela!

  • 17
    MAR
    2018
    Kaleidoskopioa sortuz

    Martxoak 17 - 16.30-18.30
    Tailer didaktikoa
    6-12 urteko haurrei zuzenduta

    XIX.mendeko umeak izango gara arratsalde batez, garai hartako jostailuetako bat sortuz: Kaleidoskopioa. Denboran bidaitzera animatzen al zara?

    Aurrez izena emanda. Kopuru mugatua.
    3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)

  • 17
    OTS
    2018

    Erretratuen tailerra
    OTSAILAK 17     
    16.30-18.30
    Tailer didaktikoa
    6-12 urteko haurrei zuzenduta


    Ba al dakizu zer den erretratu bat?XIX.mendeko eta gaur egungo  erretratu desberdinekin, denboran bidaiatuko dugu garaiko ohiturak eta janzkerak ezagutzeko. Ah! Material birziklatuekin gure erretratua sortuko dugu. +info


    Aurrez izena emanda. Kopuru mugatua.
    3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)

  • 3
    OTS
    2018
    Maskarekin dantzan
    ZM_Maskarekin dantzan

    Maskarekin dantzan
    OTSAILAK 3     
    16.30-18.30
    Tailer didaktikoa
    6-12 urteko haurrei zuzenduta


    Hemen daude iñauteriak! Eta ospatzeko maskara desberdinak sortuko ditugu, XIX. mendeko dantzaldietan erabiltzen ziren bezala.+info


    Aurrez izena emanda 943889900 - mzumalakarregi@gmail.com. Kopuru mugatua.
    3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)

  • 1 2 3 ... 5 6 7 Hurrengoak »
2018, uztaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
23
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /