Dakizuen bezala Udaleko 3 taldeok, BILDU, OHT eta ORBEL eta Ormaiztegi Garbia eta Ormaiztegi Zero Zabor talde eragileek, hondakinen bilketa sistemari buruz akordioa lortu dugu. Denon helburua, Ormaiztegin, ahalik eta gehien birziklatzea denez, hori lortzeko, gaur egungo bilketa sistema egokitzea adostu dugu.
Bilketa sistema berriak, gaur egun daukagunaren gainean aldaketa txiki batzuk ekarriko dizkigunez, gure nahia, sistemaren xehetasun guztiak herritarrei agertzea da eta horretarako 2 herri batzar antolatu ditugu:
1.- Euskaraz soilik, martxoak 4ean, asteartea, iluntzeko 18:30tan Kultur-etxean.
Gaiak duen garrantzia ikusita, herritar guztiei dei egiten zaizue herri-batzarretan parte hartzera!
BATZORDEAK ETA GAIAK
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /