• 15
    ABE
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    III. Baserritarra Natur Zaintzaile Sariketa

    Ordua: Eguerdiko 12:00h.

    Lekua: Zubipe Kiroldegia

    Nekazaritza jarduera jaisten ari den garai hauetan, baserritarren lana birbaloratu eta duten garrantziaz gizarteari jabearazteko hauen lana saritzea onartu da. Izan ere, haragi, barazki edo esnea ekoiztetik haratago, denok gozatzen dugun paisaia, ibilbide eta txoko ederren arduradun eta zaintzaileak baitira. Sariketa, Goimen Landa Garapen Elkartea eta Ezkio Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalen artean antolatu da,  guztira 55 baserri sarituko direlarik.

    Sari ematearen ekitaldia, Ormaiztegin, datorren abenduaren 15ean eguerdiko 12etan ospatuko da Zubipe kiroldegian, udal agintari eta baserritarren presentziarekin kontatuz.

    Gure bizimodu gehiena asfalto eta kale artean pasatzen dugun arren, burua altxatzea besterik ez dugu berdez jantzitako lurralde baten bizi garela ikusteko. Izan ere, beheko bailara hiritartuek  belardi, soro, baso eta baserriz inguratutako paisaia bati ematen die paso eta denok jabetzen gara etxe eta errepideek hartzen ari den espazioaren oreka gisa landa eremuak duen garrantziaz.

    Horren ondotik indartu dira azken aldian ingurumenaren aldeko jarrerak, biodibertsitatea edota Parke Naturalen izendapena. Baina, denok gozatzen dugun paisaia, bazterrak ez dira kasualitatearen fruitu, urteen poderioz gure baserritarrek sortutakoa, baizik. Eguraldiak, lurrak eta abereek markatu dituzte baserriko lanen erritmoa, baldintzak eta lur zati  bakoitzaren erabilpen egokia. Ondorioz baserritarra bilakatu da horren erantzule, egun gurera iritsi dena belaunaldi bakoitzak utzitako ondaretxoarekin osatu delarik: bidexka, iturri, harresi, etxola, baserri eta larredi ederrak. Beraz, baserriaren funtzioa ezin dugu mugatu haragi, barazki edo esne ekoizle hutsak izatera eta hauen lanketa modu arduratsu baten jokatuz egitea eskatzen du, askotan, merkatu ikuspegi batetik errentagarriena ez bada ere.

    Egungo egoeran, nekazaritza jarduera jaisten ari den neurrian, nabaria da zainketa guzti honen gain-beherakada. Horri eusteko, baserritarren lana birbaloratu, horretan animatzeko eta gizarteari guzti horrek duen garrantziaz jabe arazteko baserritarra saritzea proposatu da. Sariketa, GOIMEN elkarteak Ezkio Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalekin batera antolatzen du. Udal arduradunek izan dira aurrenekoak sari hauekin bat egiten eta nekazariek ingurunearen zainketan, ohitura batzuen transmisioan (Sta Lutzi feria, bera) eta kalitatezko produktuen ekoizle gisa betetzen duten papera onartzen.

    Aurreko bi ekitaldiek izan zuten arrakasta ikusita, aurtengoan ere udalek sariketarekin jarraitzea erabaki dute. Denera, 70 baserrik eman dute izena eta balorazio lan baten ondoren 55 izango dira sarituak, hauetatik 17k nekazaritza dute jarduera nagusi eta gainontzeko 38k baserri jarduera mistoa. Izan ere, sariak ematerakoan jarduera nagusia baserritik dutenak (800 €) eta mistoak (250 €) bereiztu dira, lehenak lan handiagoa eta zailagoa baitute ingurunea zaintzen. Ikuskapenean 3 arlo begiratu dira, nagusiki: Etxea eta inguruaren zainketa; Nekazaritza jardueraren oreka eta Ingurugiroarekiko jarrera.
     
    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

BATZORDEAK ETA GAIAK

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /