Klikatu izenburuan edukia ikusteko.
Klikatu izenburuan edukia ikusteko.
Klikatu izenburuan edukia ikusteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Pasaia, Errenteria eta Hernaniko udalek garatutako smartphonentzako aplikazio bat da HORKONPON, librea, doakoa eta publizitaterik gabekoa. KUBBIT enpresak garatu du eta Android 2.2 edo berriago eta Apple iOS 6.1 edo berriagoekin dabil.
Euskaraz edo gaztelaniaz erabil daiteke, oso modu errazean: gure herriko kaleetan arazo edo matxuraren bat ikusten baduzu (pizten ez diren kale-argiak, baranda puskatuak, zuloak, etab.), HorKonpon erabilita udalari matxuraren berri emateko aukera izango duzu. Zure smartphoneko GPSa erabilita, HorKonpon-ek arazoaren kokapen zehatza emango dio udalari (horrenbestez, GPSak martxan egon behar du; amatatuta badago, aplikazioak jakinaraziko dizu).
Matxuraren argazkia egitea eta ohartxo bat eranstea gomendatzen dizugu. Nahi izanez gero, soilik argazkia bidali daiteke, edo soilik ohartxoa (baldintza bakarra GPSa martxan egotea da). Halaz ere, zenbat eta informazio gehiago igortzen diguzun, orduan eta hobeto artatuko zaitugu.
GOOGLE PLAYtik deskargatzeko / APP STOREtik deskargatzeko
Herritar guztiei jakinarazten zaizue, Udalak 2015ean dituen inbertsio asmoen artean, herriko jolas parkeen obrak daudela.
Muxika egurastokiko jolas parkearen egoera aztertuta, berrikuntza bat egitearen beharra ikusten da eta bide batez, parkeari aterpe bat egiteko aukera ere proposatu nahi da.
Ibaialde kaleko jolas parkean aldiz, multikirol kantxa bat egitea ere proposatzen da.
Interesatuta zaudetenok eta zuen iritzia kontuan hartu dadin, bilera bat egingo da urtarrilaren 21ean Udaletxepeko Udal Aretoan arratsaldeko 18:30etan.
Kllikatu izenburuan edukia ikusteko.
Kllikatu izenburuan edukia ikusteko
Herritar guztiei jakinarazten zaizue, Ondasun Higiezinen gaineko zergaren ordainketarako HOBARIAK daudela familia ugarien titulua dutenentzat.
Eskariak 2015eko otsailaren 11ra bitartean aurkez daitezke udal bulegoetan.
Kllikatu izenburuan edukia ikusteko
BATZORDEAK ETA GAIAK
[Kultur Etxea]: Erakusketa. Ander Deuna Jaiak 2019
[Kultur Etxea]: Ander Deunaren Jaiak 2019 Ormaiztegin
[Kultur Etxea]: Pirioetako burdinaren bideko ondare industriala erakusketa ibiltaria
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /