Lisboan jaio zen 1844.ean bere familia erbesteratua zegoenean. Aita, Jose, eta anaia, Eduardo, ere margolariak izan ziren. Familiaren tailerrean trebatu zen, gero San Fernando Akademian pintura ikasketak burutuz. Garaiko pinturaren erakustoki nagusia ziren “Exposición Nacional de Bellas Artes”-en lehenengo aldiz 13 urte zituela parte hartu zuen, 2. klaseko ohorezko aipamena jasoz.
1872.go urte berria gogorra izan zen Tandil herriko emigratzaileentzat. Gautxo eta peoi talde jendetsu batek, “Tata Dios” petrikiloaren jarraitzaileak, Argentinako Panpa erdiko herri honetan kanpotarren aurkako sarraskia burutu zuten. Urte zaharreko festa ondoren estantzia batean bildutako jendetzak Tandil herri erdira jo zuen, “Viva la Patria”, “Viva la religión”, Mueran los masones” eta “Maten, siendo gringos y vascos” ohiukatuz. Herriko epaitegian ostutako sableak erabiliz atzerritarren aurka oldartu zen gautxo eta peoiez osatutako jende piloa.Harrapatu zuten lehena, “organiloa” jotzen zuen italiarra izan zen, bizi leku zuen plazan bertan txikitu zuten. Ostean gurdien plazara jo zuten eta bertan zeuden bederatzi gurdizain euskaldun erail zituzten. Ondoren Juan Txapar euskaldunaren biltegi eta ostatura jo zuten eta han aurkitu zuten orori lepoa moztu zioten, familia osoa, bertako langileak, apopiloak, bost urtetako neskatxa eta haur jaio berria tartean, Azkenik inguruetako estantzietara jo zuten atzerritarren bila, guztira 36 hildako eraginez.
Eskaera orria deskargatzeko klikatu albistearen izenburuan eta jeitsi ".doc" dokumentua.
Zerbitzu Telematiko bidez egin nahi bada, pasahitza eskatu eta Udaletik zurekin harremanetan jarriko dira pasahitza emateko.
Arestian argitaratutako IV Jornadas de Estudio del Carlismo deitutakoen aktak jasotzen dituen liburuan irakurri dugu, Ricardo García Cárcelen artikuluan hain zuzen, karlisten mitoak goiztiarragoak eta sakonagoak izan zirena, liberalenak baino. Azken hauen artean Francisco Espoz Minarena aipatzen du, "Independentziaren Gerratik eratorria, laister hondoratu zen".
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /