Juan San Martin euskaltzainak 1987.ean “Cadizko Konstituzioa euskaraz 1820” artikuloan adierazi zuen nola aita Zubeldiak Hondarribiko kaputxinoen liburutegian eskuizkribu bat aurkitu zuen eta berari eskaini azter zezan. Euskera aldizkariaren 32. alean agertutako idazkian San Martinek konstituzio honek Euskal Herrian izandako eragina aztertzen du, baita eskuizkribuaren zenbait ezaugarri adierazi ere. “Itxura denez euskaraz idaztera ohitua” omen zen egilea eta testua “gipuzkeraz idatzia baina Larramendiren hiztegiaz ondo kutsaturik”.
Zumalakarregi Museoko bilduma bibliografiakoa eten gabe zabaltzen jarraitzen dugu. Eskurapenak bide desberdinetatik iristen zaizkugu, hala nola, erosketak, trukaketak, gordailatzeak eta, guretzat bereziki interesgarriak diren dohaintzak.
Zumalakarregi Museoak erabiltzaileengana hurbiltze arren aspalditik zaindu du webgunea. Oraingo honetan sail berria zabaltzen dugu: ZM Irratia.
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /