2012 % Botoak
EH BILDU 45 321
EAJ-PNV 42 300
PSE-EE 4 30
PP 3 24
2009 % Botoak
EAJ-PNV 57 327
ARALAR 15 88
PSE-EE 11 65
PP 5 32
EA 4 24
IU-EB 3 20
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://hitza.info/ibilbideak/
Aurten ez dute egingo Ormaiztegin azken hamairu urteetan antolatu duten Arrastoak erakusketa. Erakusketa honetan Jatorrizko Euskal Abere Espezieak egoten ziren ikusgai Ormaiztegiko zelaietan.
Egungo egoera ekonomikoa medio, erakusketa honek sortzen duen gastuari aurre egitea ezinezkoa dela ikusi du udalak. Izan ere, erakusketa honetarako orain artean jaso diren diru laguntzak asko murriztu dira, eta udala ere ez da gai aurreko urteetako mailan diruz laguntzeko.
Joan den urteko Arrastoak erakusketak 29.300 euroko gastua izan zuen. Kostu horri aurre egiteko jaso ziren diru laguntzak 11.400 eurokoak izan ziren, eta gainerakoa, 17.900 euro, udalak ordaindu zituen. Aurten, ordea, 7.600 euroko dirulaguntza jasotzea aurreikusten dute, eta iazko kostu totala kontuan hartuta, udalak 21.700 euro jarri beharko lituzkeela kalkulatu dute.
Westernak arrakasta izan du Ormaiztegin eta Antonene zelaia jendez bete da
Aurrez aipatu dugu George Borrow gurean, baita bere bizitza aztertzen diharduten historigile taldea ere, The George Borrow Society, alegia. Oraingoan talde honetako partaide den Peter Missler britainiarraren lan bat aipatzera gatoz, izan ere, argitalpenaren ale bat gure liburutegiari eskaini berri baidio egileak adeitsu.
Irailak 22an Guraso Elkarteak garagardo festa prestatu zuen. Bertan, gagardoa dastatu genuen eta bokadillo ederrak ere jan genituen. Musika "Guri Bost" taldearen eskutik izan genuen.
Jende ugari urbildu zen eta arratsalde-gau alaia pasa genuen elkarrekin.
Jasotako dirua, Ormaiztegiko San Andres eskolako ume guztien ekintzak antolatu ahal izateko erabiliko da.
Eskerrik asko guztioi!
Freskotik, baina giro onean igaro dituzte Ormaiztegin San Migel jaiak. Hona hemen larunbatean egin ziren toka, harrikalari eta patata tortila lehiaketako zenbait irudi.
Iosu Lasa izan zen irabazle 7 aldiz toka jota eta Iosu Maiorak desenpatea irabazi zuen hiru pertsonen artean eta bigarren geratu zen toka 6 aldiz jota
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /