• 9
    IRAI
    2017

    IRAILAK 9
    16.00-19.00
    Tailer didaktikoa
    7 -12 urteko haurrei zuzenduta.

  • 4
    IRAI
    2017
    Udal Liburutegia irekita

    Abuztuko oporraldia amaitu ostean, irailaren 4an irekiko ditu  Ormaiztegiko Udal Liburutegiak ateak, ohiko ordutegian, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. 

     

    Ikasturte berrirako nobedade ugari ditugu, heldu, haur nahiz gaztetxoentzako, animatu eta zatoz!!! 

  • 28
    UZT
    2017
    Udalak webgunea estreinatu du

     

    Duela aste batzuk, Ormaiztegiko Udalak webgune berria estreinatu du. www.ormaiztegi.eus

  • 28
    UZT
    2017
    Abuztuan Liburutegia itxita

     

    Udako oporrak direla eta, Ormaiztegiko Udal Liburutegiak ateak itxiko ditu uztailaren 28an.  

     

    Irailaren 4an irekiko ditu ateak, ohiko ordutegian, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. 

     

    Barkatu eragozpenak eta ondo pasa oporrak! 

     

     

  • 19
    UZT
    2017
    Ikasgela IBILTARIA 8-16 urteko herritarrentzat

     

    ORMAIZTEGIN

     

    informazio gehiago

     

     

    UZTAILAK 19 , san andres kalean egongo den AUTOBUSA

     

    Eguneroko agenda
    10:00 Programatu I
    11:00 Scratch ezagutu
    12:00 Bideo-jokoak sortu
    13:00 Programatu ordenagailurik gabe
    16:00 Programatu ordenagailurik gabe
    17:00 Bideo-jokoak sortu
    18:00 Webguneak programatu
    19:00 Programatu II

     

     

    Tailer bakoitzaren edukiak:


    PROGRAMATU I  12-16 urte
    Edozein gailu elektroniko, bideo-joko edota webguneren atzean, programazioa dago. 45 minutuko ikastaro honetan, programazioa zer den ikasteaz gain, gure lehen programak sortuko ditugu. Zatoz eta has gaitezen programatzen!

     

    PROGRAMATU II 14-16 urte
    Zer da programazio lengoaia bat? Zer aldagai bat? Nola har ditzake erabakiak ordenagailu batek? Galdera hauen erantzunak, eta askoz ere gehiago, era dibertigarrian ikasiko ditugu, etxera eraman ahal izango duzun proiektu txiki bat sortuz.

     

    PROGRAMATU ORDENAGAILURIK GABE  8-12 urte
    Jolas erraz bezain dibertigarrien bitartez, programazioan funtsezkoak diren hainbat ezagutza lor daitezke. Zatoz ondo pasatzera, kode, argazki eta ordenagailuei buruz ikastearekin batera.

     

    WEBGUNEAK SORTU  12-16 urte
    Izan sare sozialak, online egunkariak edo argazkiak ikusteko guneak, egunero bisitatzen ditugu hainbat web orrialde. Baina zuk ere sor dezakezu bat! 45 minututan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, zure irudimenarekin nahi duzun web gunea sor dezazun!

     

    SCRATCH EZAGUTU  8-12 urte
    Irudiekin programatzen ikastea posible da! Primeran pasako dugu jolas txikiak programatzen, gero etxera eraman ahal izango ditugunak. Hasi hemen ikasten eta zure kabuz sortu ahal izango dituzu nahi adina joko etxean.

     

    BIDEO-JOKOAK SORTU 8-14 urte
    Tresna sinple bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu! Diseinuan nahiz programazioan egingo ditugu hastapenak, sormena nahiz logika martxan jarri beharko ditugularik… Zatoz, jokalari! 

     

  • 9
    UZT
    2017
    Lierniko Erromeria 2017

    LIERNIKO ERROMERIA  2017

     

    uztailak 9, igandea 

     

    EGITARAUA

  • 5
    UZT
    2017
  • 29
    EKA
    2017

     

    EKAIN KULTURALA 2017 Ormaiztegin

     

    MUSIKALE JAIALDIA (KARTELA)

    Ormaiztegiko Dantza Moderno Eskolaren erakustaldia 

     

    Ekainak 29, osteguna, 18:00 Karpa
     

     

  • 26
    EKA
    2017

    Ekainak 26an, astelehena, Guraso Elkarteko ohiko batzar orokorra ospatuko da San Andres eskolako informatika gelan. Arratsaldeko seiretan emango zaio hasiera eta gai zerrenda honako hau izango da:

     

    - Ikasturtean zehar egindako aktibitateen azalpena

    - Juntakide berrien hautaketa

    - Galdera eta erreguak

     

  • 23
    EKA
    2017
    San Joan Sua Ormaiztegin

    Dantzariak, sua, musika

     

    EKAINAK 23, ostirala 

    SAN JOAN BEZPERA


    16:30 | Kultur Etxeko aretoa
    Lore Koroa tailerra. San Joan Suko dantzariak
    Izen ematea: kultura.ormaiztegi@gmail.com
     


    20:00 | Herrigunea
    Tantaia jartzea
     

    22:00 | Kutxa atzealdea
    San Joan Sua
     

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /