• 29
    IRAI
    2018
    XII. PATATA TORTILA TXAPELKETA

     

    IRAILAK 29, SAN MIGEL EGUNA

     

    17:45 Plazan

    XII. SAN MIGEL PATATA TORTILLA TXAPELKETA


    Gehienez, 10 bikote (lehentasuna izen-ematearen arabera).


    Sariak: bikote irabazleari afaria eta Zumalakarregi Museoak
    emandako mantala.


    Irabazleak ODOLKI EGUNEKO epaimahaikide izango dira.

     

    Irailaren 27a arte duzue izena emateko, ANIMATU!

    644 429 501 - kultura.ormaiztegi@gmail.com

     

  • 29
    IRAI
    2018
    SAN MIGEL OSPAKIZUNAK

    IRAILAK 29, LARUNBATA

     

    Egun osoko EGITARAUA(pdf). 

     

    TORTILA PATATA TXAPELKETAN izen-ematea irekita irailak 27 arte 644 429 501 - kultura.ormaiztegi@gmail.com Animatu!

     

    Herri afarirako tiketak salgai irailak 18tik aurrera eta 27 arte, herriko tabernetan. 

  • 28
    IRAI
    2018
    PARKETARRAK

    IRAILAK 28

    URRIAK 5, 19 eta 26

    OSTIRALETAN UDALETXE AURREKO PARKEAN

     

    17:00-18:00 ZABU ZIBU

    18:00-19:00 TXIRRINTXON

     

    Egunik onenak euskaraz elkarrekin jolasean!

  • 15
    IRAI
    2018
    BARAZKI EGUNA ORMAIZTEGIN

    IRALAK 15, LARUNBATA

    18:00etan KARPA

     

    SUKALDARITZA IKASTAROA Iker Markinez sukaldariarekin.

    Prestatuko duen platera: BARAZKI FIDEUA. 

     

    BERTAKO BARAZKI LEHIAKETA (bertan behera geratu da)

     


     

  • 4
    IRAI
    2018
    Liburutegia martxan!

    Ormaiztegiko Udal Liburutegia martxan da berriz ere. 

     

    Ohiko ordutegian aurkituko gaituzue, udaletxepeko aretoan: 

    · astelehenetik ostegunera 16:00-18:00

    · ostiraletan 16:00-17:00

     

    Edozein zalantza baduzue idatzi kultura.ormaiztegi@gmail.com-era edo deitu 644 429 501 telefonora. 

     

  • 26
    UZT
    2018
    IRAILA ARTE!

    Datorren astetik aurrera, eta irailaren 3ra arte, liburutegia itxita egongo da. Hala ere, igerilekuan utzi ditugun liburuez gozatzeko aukera badago!

     

    Uda ona pasa, eta bueltan ikusiko dugu elkar! 

  • 23
    UZT
    2018
    UDAKO PROPOSAMENAK LIBURUTEGIAN

    Ormaiztegiko Liburutegiak oporrak hartuko ditu datorren astetik aurrera. Joan aurretik, hementxe dituzue UDAKO PROPOSAMENAK, oporretan ere irakurketaz goza dezazuen!

     

    Gogoratu liburutegia itxita egongo dela, baina igerilekuan liburu-sorta zoragarria utzi dugula!

     

    Uda ona pasa!

  • 8
    UZT
    2018
    LIERNIKO ERROMERIA 2018

    LIERNIKO ERROMERIA  2018

     

    Uztailak 8 IGANDEA

     

    EGITARAUA

     

     

  • 2
    UZT
    2018
    LIBURUTEGIA IGERILEKUAN

    Udaren hasierarekin batera, Ormaiztegiko igerilekuaren denboraldia ireki berri da, eta liburutegi-zerbitzua herritarrengana hurbiltzeko asmoz, “Liburutegia Igerilekuan” egitasmoa jarriko da martxan uztailaren 2tik aurrera. Hala, igerilekuaren erabiltzaileek aukera izango dute han bertan liburuak maileguan hartu eta irakurtzeko. Aukera zabala eskainiko da bertan: helduentzako narratiba, olerkia, saiakerak, eta komikiak, eta haurrentzako adinez sailkatutako ipuinen eta liburu ilustratuen aukeraketa anitza.


    Zerbitzua udara guztian zehar eskainiko da, igerilekuak zabalik irauten duen bitartean, irailaren 9ra arte, goizeko 11:00etan hasi eta 20:00ak arte. Liburuak maileguan hartzeko ez da beharrezkoa izango liburutegiko bazkide izatea eta liburuak egunean bertan itzuli beharko dira.

     

  • 29
    EKA
    2018
    ORMAIZTEGI LOREZ

    EKAIN KULTURALA 2018 Ormaiztegin

     

    ORMAIZTEGI LOREZ


    Ekainak 20-29

    Ekain Kulturalaren barruan, eta aurreko urteetan egin izan den moduan, aurten ere herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrera ederrenak sarituko ditu Ormaiztegiko Udalak. “Ormaiztegi Lorez” lehiaketako epaimahaiak ekainaren 20tik 28ra bisitatuko ditu herriko txoko ezberdinak, lorez apaindutako etxe eta baserri politenen bila.

     

    Sari banaketa datorren ekainaren 29an ospatuko da, 13:30ean, udaletxeko Pleno Aretoan. Lore-apainketa ederrenen jabeek diploma, sari sorpresa eta Altzibar Lorazaintzaren eskutik 50 euroko bonoa  jasoko dute.
     

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /