• 1
    EKA
    2018
    EKAIN KULTURALA 2018 ORMAIZTEGIN

    Ekainaren 1ean, ostiralean, hasiko da aurtengo Ekain Kulturala Ormaiztegin. Hilabete batez, mota guztietako ekintza kulturalez osatutako egitaraua izango dugu, besteak beste, Kulturarteko Gastroazoka, "Gure Sor Lekuaren Bila" dokumentalaren proiekzioa, Musikale Jaialdia, Ardo dastaketa gidatua, eta Bertako ekintzaile eta artisauen Azoka. Informazio gehiagorako klikatu hemen.

     

     

  • 31
    MAI
    2018
    ORMAIZTEGIKO LETREN II. TRUKE LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA

    Liburuaren Egunaren harira Ormaiztegin egin zen LETREN II. TRUKE LEHIAKETAn sarituak izan diren lanak aukeratu ditu epaimahaiak.  6-11 urte bitarteako kategorian, Yassmine Sbai Tarach izan da saritua, olerki bati esker; 12-17 urte bitarteko taldean, Nahia Rodriguez Amundarainen olerkiak lortu du garaipena; eta 30 urte baino gehiago dituztenen kategorian, Arantxa Amundarain Aranaren kontakizuna izan da garaile.  Saritu bakoitzak e-book bana jasoko du Letren Truke Lehiaketan aurkeztutako lanengatik.


    Sari-banaketa maiatzaren 31ean ospatuko da, arratsaldeko 18:30ean, Ormaiztegiko Udaletxeko Areto Nagusian. Jon Enrique Galarza alkatea, eta Izaskun Unzurrunzaga Pildain kultura-zinegotzia arduratuko dira sariak banatzeaz.


    Gainontzeko partehartzaileak eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekitaldira. Bertan, sari- banaketa egiteaz gain, irabazleek aurkeztutako lanak irakurtzeko aukera egongo da.

  • 31
    MAI
    2018
    Udan begirale gisa lan egiteko deialdia

    Ekainaren 25etik uztailaren 13ra izango diren udako jardueretan begirale gisa lanean aritzeko deialdia zabaldu du Ormaiztegiko Udalak.


    Hautaketa egiteko orduan baloratuko da:
    - Begirale titulua izatea.
    - Majisteritza edo antzerako ikasketak izatea.
    - Umeekin lanean esperientzia izatea.


    Interesa duenak, curriculuma utzi beharko du udaletxean (8:00-14:00), maiatzaren 31 baino lehen.

  • 20
    MAI
    2018
    Museoen Nazioarteko Eguna 2018

    Zumalakarregi Museoak, maiatzak 18, 19 eta 20an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, “Museo hiperkonektatuta: ikuspuntu berriak. Ikuslego berriak”

  • 19
    MAI
    2018
    Tintarekin jolastuz tailerra

    “Tintarekin jolastuz”
    Museoen Nazioarteko Eguna 2018
    Maiatzak 19
    Tailer didaktikoa
    6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta

    Artista Liburua zer den ezagutuko dugu, Tinta flotagarrien gardentasunarekin egingo dugu jolas paper gainean, baita beste material batzuekin ere. Gainera, koaderno bakarreko Artista Liburu bat egingo dugu.

    Arteko Tailerraren eskutik: Eluska Kortajarena eta Juan Casinos

    Doan

    Aurrez izena emanda:  943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus.

    Kopuru mugatua

  • 5
    MAI
    2018
    IX. BIDE BERDE EGUNA: MUTILOA - ORMAIZTEGI

    BIDE BERDETIK MAHAIRA
    Ibilaldi gidatua + tailer gastronomikoa

    Ibilbidea: Liernia - Barnaola - Troi Bidea - Mutiloa - Liernia

    Clara Gutierrez, biologo eta etnobotanikan adituaren eskutik ibilaldi gidatua egingo dugu Bide Berdean zehar landareak bilduz, ondoren tailerrean sukaldatu eta dastatzeko.

    Abiapuntua: Liernia

    Ordua: 9:30
    Distantzia: 5 km
    Tailer gastronomikoa: Mutiloa elkartea
    Itzulera: 15:30
    Publiko orokorrari zuzenduta
    Kopuru mugatua
    DOAN

    Izena emateko: 943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

  • 1
    MAI
    2018
    Zubia dela-eta, liburutegia itxita apirilaren 30ean eta maitzaren 1ean.

    Zubia dela-eta, Ormaiztegiko liburutegia itxita egongo da apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean.?

  • 27
    API
    2018
    LETREN II.TRUKE AZOKA. Liburuaren Eguna Ormaiztegin 2018

    ?

    Azken bost urteetako lanari jarraituz, Liburuaren Eguna ospatuko dugu herrian. Oraingoan,? II.LETREN truke azokarekin.

    ?

    Ormaiztegiko Liburutegitik proposamena luzatzen dizugu.


    1- Aukeratu gustuko duzun olerki, esaera zahar, asmakizun, kantu, ipuin labur, laudorio edota bertsoa. Edo, nahiago baduzu, sortu zurea, pertsonala, propioa!?

    ?

    2- Egilearen / Zure kontakturako datuak (adina, izen-abizenak eta telefono/emaila) bertan idatzi eta bidali kultura.ormaiztegi@gmail.com era apirilak 27a aurretik, edota entregatu, egun horretan bertan, udaletxe aurrean egongo den Liburu Azokan (16:00-18:00).

    ?

    3- Aurkeztutako lan bakoitzak zenbaki bat jasoko du. Zenbaki hori aurkeztuz, Apirilaren 27ko Letren Truke Azokan liburu bat jasoko dituzu trukean.

    ?

    4 MODALITATE (bakoitzean saritu bat)

    a ? 30 urtetik gorakoak
    b ? 18-29 urte bitartekoak
    c ? 12-17 urte bitartekoak
    d ? 6-11 urte bitartekoak

    ?

    SARIA:

    - E-BOOK bana

    - KULTUR ETXE berrian letrei eskainiko zaien muralean ZURE LANA ISLATZEA

    ?

    Informazio gehiago kultura.ormaiztegi@gmail.com - 644 429 501

    ?

    LEHIAKETAREN OINARRIAK

    *6 urtetik gorako edozein pertsonak parte-har dezake egitasmo honetan.

    ?

  • 22
    API
    2018
    TOMAXEN ABENTURAK ikuskizuna

    APIRILAK 22, IGANDEA, 17:00etan Karramarro aretoan (Eskolako areto berria)

     

    Haurrak 12 urte arte + Familiak

     

    TOMAXEN ABENTURAK ikuskizuna

     

    Ormaiztegiko Guraso Elkarteak antolatuta. 

  • 21
    API
    2018
    "Paperakin sortuz" Tailerra - Liburuaren Nazioarteko Eguna
    ZM_Paperezko_lorea_Kontxi_Simon

    Apirilak 21 - 16:30-18.30
    Tailer didaktikoa
    7 urtetik gorako haurrei zuzenduta
    Kontxi Simonen eskutik

    Tailer honetan Kontxi Simon artistaren eskutik paper birziklatuarekin objektu desberdinak sortuko ditugu. Animatzen al zara paperarekin sortzea?


    Aurrez izena emanda 943 88 99 00 - mzumalakarregi@gipuzkoa.eus . Kopuru mugatua. 3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /