Eguna: Azaroak 6
Ordua: 19:00etan
Tokia: Ormaiztegiko kultur aretoan
Hitzaldia: HONDURAS ERREBELDE. EMAKUMEAK ESTATU KOLPEAREN AURREAN.
Hizlaria: Diana Canales Aguilar.
Antolatzaileak: MunduBat gobernuz kanpoko erakundea eta Ormaiztegiko Udala.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://hitza.info/ibilbideak/
Aurten ez dute egingo Ormaiztegin azken hamairu urteetan antolatu duten Arrastoak erakusketa. Erakusketa honetan Jatorrizko Euskal Abere Espezieak egoten ziren ikusgai Ormaiztegiko zelaietan.
Egungo egoera ekonomikoa medio, erakusketa honek sortzen duen gastuari aurre egitea ezinezkoa dela ikusi du udalak. Izan ere, erakusketa honetarako orain artean jaso diren diru laguntzak asko murriztu dira, eta udala ere ez da gai aurreko urteetako mailan diruz laguntzeko.
Joan den urteko Arrastoak erakusketak 29.300 euroko gastua izan zuen. Kostu horri aurre egiteko jaso ziren diru laguntzak 11.400 eurokoak izan ziren, eta gainerakoa, 17.900 euro, udalak ordaindu zituen. Aurten, ordea, 7.600 euroko dirulaguntza jasotzea aurreikusten dute, eta iazko kostu totala kontuan hartuta, udalak 21.700 euro jarri beharko lituzkeela kalkulatu dute.
Westernak arrakasta izan du Ormaiztegin eta Antonene zelaia jendez bete da
Freskotik, baina giro onean igaro dituzte Ormaiztegin San Migel jaiak. Hona hemen larunbatean egin ziren toka, harrikalari eta patata tortila lehiaketako zenbait irudi.
Iosu Lasa izan zen irabazle 7 aldiz toka jota eta Iosu Maiorak desenpatea irabazi zuen hiru pertsonen artean eta bigarren geratu zen toka 6 aldiz jota
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /