• 16
    MAR
    2013
    KORRIKA TXIKI EGUNA

    Martxoaren 16an, larunbata, Korrika txiki eguna izango dugu Ormaiztegin. 

     

    Egitaraua

     

    16:30ean: KORRIKA TXIKIA, herriko kaleetan zehar.

     

    Jarrain, MURAL PINTAKETA.

     

    Bukatzeko, TXOKOLATADA guraso elkartearen eskutik.

     

  • 14
    MAR
    2013
    KORRIKAREN EGUNA

    Martxoaren 14ean, osteguna, dakizuen moduan, Korrika pasatuko da gure herritik.

     

    Hori dela eta, ondorengo egitaraua prestatu da egun horretarako:

     

    19:00etan: KORRIKARI BURUZKO DOKUMENTALA, kultur aretoan.

     

    Ondoren, POTEO TXIKIA.

     

    21:00etan: AFARIA, Barduliarrak elkartean.

     

    Txartelak salgai 10 €ren truke ondorengo tabernetan: Arantxa, Zipotz, Jubilatua.

    (Erosteko azken eguna: martxoak 11)

     

    23:45ean: GUZTIOK KORRIKA EGITERA!!!

  • 14
    MAR
    2013

    Andoaindik abiatuko da 18. edizioa, martxoaren 14an, eta hilaren 24an bukatu, Baionan.

     

    Ormaiztegitik, martxoaren 14an, osteguna, pasatuko da gaueko 23:49tan. Beasaindik etorriko da, gure herria zeharkatu ondoren, Mutiloarako bidea hartuz.

     

    Gehiago irakurri

  • 8
    MAR
    2013
    EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO OSPAKIZUNAK

    Martxoaren 8ko eguna ospatzeko asmoz, ondorengo ekintzak antolatu dira:

     

    MARTXOAK 8, OSTIRALA

     

    18:30etatik 20:30etara:

     

    Lehenik, DEBEKATUTA DAGO OROITZEA Txaber Larreategi eta Josu Martinez zuzendarien DOKUMENTAL HISTORIKOAREN EMANALDIA, kultur aretoan.

     

    Ondoren, ZENBAIT GAIREN INGURUKO SOLASALDIA izango dugu.

     

    21:00etan:

     

    BERTSO-AFARIA ANE LABAKA eta MANEX AGIRRE bertsolariekin, Barduliarrak sozietatean.

    Sarrerak 20€tan salgai Zipotz tabernan martxoaren 6ra arte (asteazkena).

     

    MARTXOAK 9, LARUNBATA

     

    12:00etatik aurrera:

     

    12 urte bitarteko GAZTETXO ETA HAUEN FAMILIENTZAKO TAILER BEREZIA, Zumalakarregi museoan.

     

    Programazioa

    - Zergatik ospatzen da emakumearen nazioarteko eguna?

    - Ormaiztegiko hiru emakumeen (gazte, heldu, adinekoa) bizipenak deskubritu nahi?

    - Tribial feministan jolastu nahi?

    (Izen emateak museoan bertan, 943 88 99 00 telefonoan edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net)

     

     

    Antolatzailea: Ormaiztegiko udala, Zumalakarregi museoa

    Laguntzailea: Barduliarrak elkartea, Ormaiztegiko jubilatuak, Guraso elkartea

  • 23
    OTS
    2013
    Korrikaren aldeko mus txapelketa

    NOIZ: Otsailak 23 larunbata, 16:30etan izen ematea

     

    NON: Murua tabernan

  • 4
    OTS
    2013

    Otsailaren 4ean, astelehena, Santa Ageda bezpera dela eta, ohitura zaharrei jarraituz kantu taldea izango dugu gure herriko kaleetan zehar. Parte hartzeko gerturatu zaitezte arratsaldeko 18:00etan udaletxera. Nahi duenak aukera izango du entsegu bat egiteko 17:30etan udaletxe azpiko aretora (KZ gunea) agertuta.

     

    Arratsaldea kantuan pasatzera gonbidatzen zaituztegu!!

  • 2
    OTS
    2013

    Larunbat honetan, otsailaren 2an, Euskal Herriko mus txapelketaren Ormaiztegiko kanporaketa izango dugu. Hitzordua Murua tabernan izango da arratsaldeko 17:00etan.

  • 24
    URT
    2013

    Urtarrilaren 29an, asteartea, liburutegia itxita egongo da. 

     

    Barkatu eragozpenak!!

     

    Ormaiztegiko Udal Liburutegia

  • 10
    URT
    2013
  • 5
    URT
    2013
    Erregeen heraldoa eta zamalkada

    13:00etatik aurrera ERREGEEN HERALDOA. Ekialdetik Ormaiztegira erregeak noiz iritsiko diren adieraziko digun heraldoari hasera emango zaio herriko enparantzan. Ondoren herriko auzo desberdinetan zehar banatuko dute beraien mezua.


    19:00etatik aurrera ERREGEEN ZAMALKADA. Erregeak ekialdetik mendizabalera iritsiko dira, handik enparantzan kokatuko den estalpera abiatzeko. Haurrekin egon eta eskariak jaso ondoren, Gabirirako bidea hartuko dute.
     

     

    ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /