• 17
    EKA
    2014
    KOSMETIKA NATURAL TAILERRA

    Aurpegiko krema, ezpainetako baltsamoa eta hortzetako pasta egingo ditugu.

    Ordua: 16.30- 20.30

    Lekua: Kultur etxeko aretoa

    Prezioa: 20€

    Apuntatzeko: amiru_k@yahoo.es helbidean, 658 72 40 75 telefonoan edo honako formularioa beteaz: https://docs.google.com/forms/d/1_mqO9HcpKRmzAs_u7lAZvIk_cw8FHi3apfftP5Ucom0/viewform

    * Apuntatzeko epea: Ekainak 14, larunbata

    ** Ordutegi berean hasita, liburutegian "Liburutegia apaintzeko tailerra" egingo da, era honetara, haurrak zuen kargu dituzuenok lasaiago ibiltzeko aukera izango duzue tailerrean parte hartu nahi izanez gero.

     

  • 17
    EKA
    2014
    LIBURUTEGIA APAINTZEKO TAILERRA

    Liburutegia denon artean edertu eta apainduko dugu arratsaldeko 16.30etatik 18.30etara.

    Animatu eta zatozte! 

     

     

     

  • 12
    EKA
    2014

    ​​Egunon :

     

    Udalbiltzarekin batera, Aranzadi Zientzia Elkarteak, UEUk, Udalbiltzak, UPV/EHUk, Adunako Udalak, Asteasuko Udalak, Zizurkilgo Udalak, Galipentzuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak  elkarlanean GERRA ZIBILARI eta ERDI AROARI buruzko Auzolandegiak antolatu ditugu. Gazteen formakuntza sustatzeaz gain, Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea dute helburu.

     

    Zuen herrietako eta inguruko gazteen artean difusioa egiten laguntzea eskatu nahi dizuegu, izen emate epea irekia dago eta ekainaren 27an amaitzen da eta.

     

    Auzolandegietako publizitatea hemen eta hemen.

     

    Prentsa oharra hemen.

  • 12
    EKA
    2014
    EUSKARA JENDEA: ERROMAKO INPERIOAN - Bidasoako Zinemaldi Arkeologiko Ibiltaria

    DOKUMENTALA: Euskara jendea: Erromako inperioan. Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologiko ibiltaria.
    NOIZ: Ekainak 12, osteguna
    ORDUA: 18.30
    LEKUA: Kultur etxeko aretoa.


    SINOPSIA:


    Inperio Erromatarrak Europako herri eta kultura guztiak konkistatu eta aldatu
    zituen.Euskal Herria ez zen salbuespena izan, nahiz eta ezaugarri bereizle bat izan
    zuen:lekuan hitz egiten zen hizkuntza prerromatarra zaindu zen.Euskarak eragin
    handia jaso zuen latinetik, eta era berean, kulturak, teknikek, bizimoduek,…Bestalde,
    euskara inperioaren garaiko testigantza idatzietan arakatzen da, bereziki Akitania
    aldean agertzen diren latinezko epigrafeetan.


    FITXA TEKNIKOA:


    Aroa/kultura: Erroma
    Urtea: 2013
    Iraupena: 40 minutu
    Produkzio Herrialdea: Espainia
    Lurraldea: Espainia
    Hizkuntza: Euskera
    Zuzendaria: Ibaizabal-Mendebalde
    Produkzioa: Ibaizabal-Mendebalde

  • 9
    EKA
    2014
    UDALEKU IREKIAK 2014

    “ UDALEKU IREKIAK 2014“
     

    Helburuak
    Opor garaian aisialdia modu dibertigarri, hezitzaile, aberats eta euskarazkoa
    eskeintzea.

     

    Adina

    4-9 urteko umeentzako udalekuak
    10-16 urtekoentzako kirol udalekuak
     

     

    BERRIKUNTZA

    10-16urte bitarteko umeentzako kirolak: Tenis, Frontenis, Pelota, Mahai tenisa, Mendiko txirrindua, Mendi zaletasuna, Orientazioa, Boley, Batminton, Indiaka, Frisby, Beisbol, Brilet, Herri kirolak, Eskalada, Hokey, Patinaje,…

     

    Egunak
    Ekainaren 30etik Uztailaren 18ra

     

    Ordutegia
    10:00 – 13:00
    astelehenetik ostiralera
     

    Lekua
    Aldez aurretik jakinaraziko zaie partaideei euren topagunea.
     

  • 8
    EKA
    2014
  • 6
    EKA
    2014

    Dokumentalaren izenburua: BertsoaZUztartuz

    Egileak: Maialen Torres eta Eli Agirre

    Iraupena: 27 minutu

    Hizkuntza: Euskara

    Eguna: Ekainak 6, ostirala

    Ordua: 19:00

    Lekua: Kultur etxeko aretoa

     

    Ondoren, Ormaiztegiko Bertso Eskolako kideek azken hilabeteetan egin dutenaren berri emango digute.

     

  • 6
    EKA
    2014
    ESKU PILOTA PARTIDUA

    SARREREN PREZIOA:

    Helduak: 15€

    16 urtetik beherakoak: 8€

     

    ** Sarrerarekin jokalarien kamixeta pare bat zozketatuko dira

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /