• 26
    OTS
    2014
    GIZA ESKUBIDEEN BORTXAKETEN MEMORIA KOLONBIAN

    Bihar, asteazkena, otsailak 26, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan ikusgai dagoen  'Giza eskubideen bortxaketen memoria Kolonbian' erakusketaren arduradun den Mario Humberto Calixtok eskeiniko duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Animatu!


    Eguna eta ordua: otsailak 26, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan.
    Lekua: Zumalakarregi Museoa. Muxika egurastokia, 6. Ormaiztegi.
    Hizkuntza: gazteleraz.

  • 4
    URT
    2014
    IZAN BEDI EMAKUMEA antzezlana

    Datorren urtarrilak 4an IZAN BEDI EMAKUMEA antzerkia ikusteko aukera izango da Zubipe kiroldegian.

    Sarrerak asteburu honetan jarriko dira salgai herriko tabernetan 5€tan.

     

    URTARRILAK 4, 22:00etan Zubipen.

     

    Antzezlanaren Sinopsia ikusteko ireki berri hau.

  • 28
    ABE
    2013
    ORMAIZTEGIKO EUSKARAREN EGUNA

    Kaixo lagun,

     

    Abenduaren 28an, larunbata, Ormaiztegiko euskararen eguna ospatuko dugu. Antolatu diren ekintzetan parte hartzeko, ezinbestekoa da liburutegian, udaletxean edota museoan apuntatzea. 

     

    Ikusi kartela eta animatu!!

  • 27
    ABE
    2013

    Irrien Lagunak-etik Tiritatxo eta Hodei Magoaren ikuskizuna amaitu ostean, urte osorako 4 harpidetza zozketatu ziren.

     

    Sarituak honako hauek izan ziren:

         +Ekain Yarzabal Jauregi

         +Inar Mazorriaga Sagarna

         +Nahia Landa Barrenetxea

         +Euri Yurrita Azpilgain

    IRRIEN LAGUNAK KLUBEKO 4 HARPIDETZA SARITUAK
    Irabazleen argazkian, Inar-en saria anaia Aiur-ek jasoa eta Euri-rena June Azpiazuk jasoa.
  • 27
    ABE
    2013
    IRRIEN LAGUNAK KLUBEKO IKUSKIZUNA

    Abenduaren 27an, ostirala, Irrien lagunak klubeko Hodei magoaren eta Tiritatxoren bisita eta ikuskizuna izango ditugu Zubipe kiroldegian arratsaldeko 17:30etan. 

     

    Hau amaitzean, irrien lagunak klubeko 4 harpidetza zozketatuko dira, aldez aurretik bertan izen-ematea egin dutenen artean.

  • 23
    ABE
    2013

    Kaixo denori!!!

     

    Aste honetan eta hurrengoan liburutegia 11:00etatik 13:00etara irekiko da, abenduaren 24an, 25ean eta 31an eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan itxita egongo baita.

     

     

  • 20
    ABE
    2013

    Abenduaren 20an, ostirala, arratsaldeko 16:30etan AUTU MAUTUREN "EUSKAL MITOLOGIA" IPUIN KONTAKETA izango dugu liburutegian.

     

    Animatu eta etor zaitez!!

  • 13
    ABE
    2013
    "ANDRINA BASANDRINA" IPUIN KONTAKETA

    Kaixo lagun,

     

    Ostiral honetan, abenduaren 13an arratsaldeko 17:00etan, Zurrumurru antzerki taldearen eskutik "ANDRINA BASANDRINA" IPUIN KONTAKETA saioa izango dugu liburutegian. 4-5 urtetik gorako haurrei zuzendua doa.

     

     

     

     

    Informazio gehiagorako: http://www.zurrumurru.org/eu/cuentacuentos/1#prettyPhoto

     

    Ez galdu Andrina ezagutzeko aukera paregabea!!

  • 20
    AZA
    2013
    MENDI ASTEKO LEHEN IKUS-ETZUNEZKOA

    Gaur 19:30etan, Arkaitz Yurritaren "Livingston irla, antartidako txoko bat" ikus-entzunezkoa izango dugu.

    Mendi asteko lehen egunarekin batera, kultur aretoko pantaila berria estreinatuko da gainera.

    Animatu eta gerturatu zaitez!!

  • 7
    AZA
    2013
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /