• 1
    IRAI
    2014

    Uztailean goizez eta abuztuan itxita egon ondoren, Ormaiztegiko liburutegiak berriz ere ekin dio gaurtik aurrera bere ohiko ordutegiari, beraz badakizue: 

    ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 16:00- 18:00

     

     

  • 13
    UZT
    2014
    LIERNIKO ERROMERIA 2014

    Aurtengo programa irakurtzeko sakatu hemen

     

  • 28
    EKA
    2014
    Arku Tiraketa erakustaldia

    Aurreko urteetan bezala, Igartza Arku Tiraketa taldeak erakustaldia eskeiniko du

    ORDUA: 17.30etan

    LEKUA: Urbeltz pelotalekua

  • 26
    EKA
    2014
    MADDIREN ABENTURA - Bidasoako Zinemaldi Arkeologiko Ibiltaria

    DOKUMENTALA: Euskara jendea: Erromako inperioan. Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologiko ibiltaria.


    NOIZ: Ekainak 26, osteguna


    ORDUA: 18.30


    LEKUA: Kultur etxeko aretoa.

     

    SINOPSIA: 

    Udaoro bezala, Maddi eta Urko laguna beren familien baserri inguruko mendietan barrena ibiltzen dira. Baina, aurten, Sugar euskal mitologiako pertsonaia bizi den kobazuloa aurkitu dute, eta ikusmina piztu zaie lur azpiko munduarekiko. Espeleologo batzuek leizezuloetara jaisteko teknika konplexuak irakatsiko dizkiete.

     

    FITXA TEKNIKOA: 

    Urtea: 2008

    Iraupena: 38 minutos

    Produkzio Herrialdea: España

    Hizkuntza: Euskera

    Produkzioa: Felix Ugarte Elkartea

    Z uzendaria:Studer, Giorgio

    FICAB VIII (2008)

  • 24
    EKA
    2014
  • 21
    EKA
    2014
    ERREKA EGUNA
    Argazkia: Hitza. 2011ko erreka egunekoa

    Ingurumenarekiko sentsibilizazio eta inplikazio ekintza hau Agenda21 proiektutik sortu zen duela urte batzuk Ormaiztegin.

    Eguna: Ekainaren 21ean, larunbata.

    Ordua: Goizeko 10.30tan

    Lekua: Udaletxe aurrean.

    Apuntatzeko epea: Ekainaren 20, ostiralera arte.

    Apuntatzeko modua: Eskolan/Udaletxean edota posta-e bidez: ormaiztegi@udal.gipuzkoa.net

    Udalak banatuko du: Garbiketarako materiala (eskularruak, e.a.).

    Eraman behar dena: Uretan ibiltzeko jantzi eta oinetako egokiak eta gogoa!!

    Garbiketa lana amaitu ondoren, partehartzaileei hamaiketakoa emango zaie.

     

  • 21
    EKA
    2014
    SOUPIR BIKOTEAREN KONTZERTU LIRIKOA

    Larunbatean, ekainak 21, arratsaldeko 20.00ak inguruan (meza amaitu ostean) Soupir bikoteak kontzertua eskeiniko du elizan.

  • 20
    EKA
    2014

    19.00etan Txindata Musika Eskolako ikasleek kurtso amaierako kontzertua eskeiniko dute eliz atarian.

  • 18
    EKA
    2014

    Milesker egun polit hartan parte hartu zenuten guztioi!! 

     

     

    Kalean josteko eguna 2014
  • 18
    EKA
    2014
    KALEAN JOSTEKO EGUNA

    GANTXILO EDO PUNTU EGITEA GUSTUKO AL DUZU?

     

    Ormaiztegik bat egingo du aste honetan zehar munduko hainbat txokotan ospatuko den KALEAN JOSTEKO EGUNA ekimenarekin! 

     

    NOIZ: Ekainak 18, asteazkena


    ORDUA: 18.30


    NON: Kultur etxe alboko parke/lorategia


    NOLA: Kolore ezberdinetako artilea bertan izango da, zuk orratzak eta tertuliarako gogoa ekarri!


    ZERTARAKO: Bertan egiten ditugun sorkuntzekin girnalda bat osatu eta Trenzubia apainduko dugu amaitutakoan.

     

    * Heldu, gaztetxo zein haurrak ongietorriak izango zarete!

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /