• 15
    URR
    2014

    ANDER DEUNAREN JAIETARAKO KARTEL LEHIAKETA

     

    Oinarriak:

    - Neurriak: A4 eta A3
    - Konposaketa: Eskuz zein era digitalean osatutako muntaiak onartuko dira.
    - Gaia: Festak
    - Azaldu beharreko testua: “Ander Deunaren Jaiak – Azaroak 28tik Abenduak 1era – Ormaiztegi 2014”
    - Nahi adina lan aurkezteko aukera dago.
    - Lehiaketan parte-hartzen duten lan guztiek, erreprodukziorako eskubideak lehiaketaren antolatzaileari emango dizkio eta etorkizunean erabili ahal izango ditu lanaren autorea aipatzeko konpromisoa hartuz.

     

    Nola epaituko da:

    Festak antolatzeko bilera irekietan bertaratutako kideek erabakiko dute.

     

    Lanak aurkezteko:

    Gutunazal batetan egilearen izen abizenak, kartelaren izenburua eta harremanetarako zenbakia jarri beharko dira. Beste gutunazalean, aurkeztuko den lana sartu beharko da.

     

    Lanak aurkezteko epea: Urriak 15.

    Ormaiztegiko Udaletxean (astelehenetik ostiralera 08:00- 15:00).
    Ormaiztegiko Liburutegian (astelehenetik ostiralera 16:00-18:00).

     

    Saria:

    Kartelak eta jaietako egitarauaren azaleko irudi izango da (Lanaren mailak baldintzatuko du publikazioa).

    ANDER DEUNAREN JAIETARAKO KARTEL LEHIAKETA
  • 9
    URR
    2014
  • 1
    URR
    2014
    KZguneko bisitak URRIAN

    KZgunea liburutegia zabalik dagoen orduetan egunero erabilgarri dago 16:00tatik 18:00tara.

    Honako hauek dira urrian KZguneko Dinamizatzaileak Ormaiztegira egingo dituen bisitak:

     

        - Urriak 15:           18.00 - 20.00.
        - Urriak 29:           18.00 - 20.00.

     

     

  • 29
    IRAI
    2014
  • 26
    IRAI
    2014
  • 15
    IRAI
    2014
    "ORMAIZTEGIKO TRENZUBIAK 150 URTE" argazki lehiaketa

    Ormaiztegik gordetzen duen Industri arrasto garrantzitsuena den Trenzubiak 150 urte bete ditu aurten abuztuan, beraz honek Ormaiztegiri ematen dion ikuspegi bereziaz gozatzeko unea da.

    Hala, Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi Museoak Urteurren hau ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte, hauetan lehena “Ormaiztegiko Trenzubiak 150 urte” argazki lehiaketa izanik.

    Parte hartu eta irabazi Ormaiztegiko produktu izarra den bi odolki sorta, Itxune erretegiak eskainitako bi pertsonentzako afari bat eta Zumalakarregi museorako sarrerak!

    Lehiaketa internet bidez izango da. 

    Antolatzaileak: Ormaiztegiko Udala eta Zumalakarregi Museoa
    Laguntzailea: Itxune erretegia

  • 13
    IRAI
    2014
    Trenzubiaren 150. URTEURRENEKO EGITARAUA II

    Irailak 13, larunbata

    11:00-14:00

    TIROLINA TRENZUBIAN BARRENA

    TURISMO AKTIBOko saioa antolatu dugu 2003an Kultur Intereseko Ondarea izendatua izan

    zen Ormaiztegiko Trenzubia balioan jarri eta bere urteurrena ospatzeko. TIROLINA, lagunekin

    edota familiarekin kirola egin, ondareaz gozatu eta ondo pasatzeko aukera paregabea.

     

    17:30-19:00

    'TRENZUBIA DASTATU' GOZOGINTZA TAILERRA

    Trenzubiaren urteurrena behar bezala ospatzeko adin guztietako pertsonei zuzendutako

    GOZOGINTZA TAILERRA antolatu dugu. Bertan, trenzubiaren 150 urteak gogoratuko dituen

    BIZKOTXO ERRALDOIA osatuko da, parte hartzaile guztien sormena eta dastamena pil-pilean

    jartzeko aukera eskainiz.

     

    Irailak 15 arte ONLINE


    ARGAZKI LEHIAKETA


    Trenzubiaren edota hau inguratzen duen ondarearen zure ikuspegia ezagutzeko irrikaz gaude.
    Igo zure argazkiak Facebook, Twitter edo Instagram-en Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi Museoak ditugun perfiletara eta irabazi sari ederrak! Oinarriak eta Sariak ezagutzeko sartu www.zumalakarregimuseoa edo www.ormaiztegi.org

  • 12
    IRAI
    2014

    Trenzubiaren 150. URTEURRENEKO EGITARAUA (Iraila-azaroa)

    Irailak 12, ostirala

    19:00

    enTRENvistas ERAKUSKETAren INAUGURAZIOA

    Irailaren 12tik azaroaren 16ra 'enTRENvistas' ERAKUSKETA ikusgai Zumalakarregi museoan.

    Josemari Alemán artistaren eskutik. Norteko Ferrokarrilean bidaiariak ikuskatu ditzaketen

    paisaia garaikideak aurkezten dituen erakusketa.

     

    Irailak 15 arte ONLINE

    ARGAZKI LEHIAKETA

    Trenzubiaren edota hau inguratzen duen ondarearen zure ikuspegia ezagutzeko irrikaz gaude.

    Igo zure argazkiak Facebook, Twitter edo Instagram-en Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi

    Museoak ditugun perfiletara eta irabazi sari ederrak! Oinarriak eta Sariak ezagutzeko sartu

    www.zumalakarregimuseoa edo www.ormaiztegi.org

    Trenzubiaren 150. URTEURRENEKO EGITARAUA I
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /