• 31
    URT
    2020

     

    ORMAIZTEGIKO UDALAK 2020. URTEKO EGUTEGIA ARGITARATU DU.

    Hala nahi duzuen herritarrek Udal bulegoetan jaso ahal izango duzue abenduaren 19tik aurrera.
     

  • 29
    URT
    2020
    Euskaraldia 2020. Lehen herri batzordea

     

    EUSKARALDIA 2020 ORMAIZTEGIN

    LEHEN HERRI BATZORDERAKO DEIALDIA 

     

    URTARRILAK 29, ASTEAZKENA

    18:30 GIZARTE ETXEAN

  • 28
    URT
    2020
    Liburu tertulia Liburutegian. EL ANCHO MAR DE LOS SARGAZOS

     

    Iaz Ormaiztegiko Zumalakarregi Museotik bultzatu zuten ‘Migraciones’ tertulia zikloa, izen bera daraman proiektuaren barruan. Lau liburu tertulia izan ziren osotara, eta izandako arrakasta, talde giroa nahiz herritarrengan sortutako interesa ikusita, aurten Ormaiztegiko Udalak 2019an museotik abiatutako ekimenarekin jarraitzea erabaki du.

     

    Honela, herriko liburutegian sei liburu tertulia antolatu dira guztira 2020an. Urtarrila amaieratik ekainera bitartean izango dira, hilabeteko azken asteartean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Gaztelerazko liburuen inguruko gogoeta egingo da lehen hiru saioetan, euskarazkoena azken hiruetan. Bi dinamizatzaile izango ditugu lagun topaketa hauetan. Bata, Monica Leiva kazetaria, bestea, Miriam Luki kazetari eta idazlea. Tertulietan gai desberdinak jorratuko dira, liburu bakoitzaren nondik-norakoen arabera, eta, beti ere, berdintasuna nahiz migrazioaren ikuspegia landuta.

     

    Datorren otsailaren 25ean izango da urteko bigarren saioa, eta, bertan, Jean Rhys-en AL ANCHO MAR DE LOS SARGAZOS liburua landuko da. Tertulian parte-hartzeko interesa izanez gero, liburutegian duzu liburua maileguan hartu eta irakurtzeko prest. 

     

    Oraindik animatu ez diren herritar irakurzaleak animatu nahi ditugu tertulietan parte-hartzera.
     

  • 24
    URT
    2020
    Euskal Herriko XII. Mus Txapelketa. Kanporaketa

     

    URTARRILAK 24, OSTIRALA 

    Murua Taberna, Ormaiztegi

     

    Izen-ematea 20€ bikoteko, 21:00etan

    Kanporaketaren hasiera: 21:30etan 

     

  • 21
    URT
    2020
    Euskaraldia. Aktibazio saioa

     

    URTARRILAK 21, ASTEARTEA

    18:15etan gizarte etxeko aretoan

     

    Kike Amorranitzek herrian Euskaraldia aktibatzeko aktibazio saioa eskainiko du eta herritar guztiak gonbidatuta daude bertara. 

     

  • 15
    URT
    2020
    Euskaraldia prestatzeko aurrelanketa saioa

     

    Datorren urtarrilaren 15ean 2020ko Ormaiztegiko Euskaraldiko batzordea sortu eta lanean hasteko lehen aurrelanketa saioa izango da, arratsaldeko 19:15etan, Ormaiztegiko gizarte etxeko areto nagusian. 

    DEIALDIKO KARTELA PDFan

  • 6
    URT
    2020

     

    GABON OSPAKIZUNAK. Ormaiztegi 2019 - 2020

    ABENDUAREN 14tik URTARRILAREN 5era


    ABENDUAREN 9TIK 19RA UDALETXEPEAN
    GABONETAKO PAPEREZKO ESKULAN TAILERRA. KS ARTPAPER Kontxi Simonekin
    Taller navideño de manualidades de papel.
    HELDUEN TALDEA. ABENDUAK 9, 12, 16, 19 | 09:30 - 11:30
    GAZTETXOAK. ABENDUAK 9, 10, 16, 17 | 16:30 - 18:30

     

    ABENDUAK 14 LARUNBATA
    17:00 Zubipe
    ORDIZIAKO GIMNASIA ERRITMIKOKO TALDEAREN JAIALDIA
    Festival de gimnasia rítmica

     

    ABENDUAK 15, IGANDEA
    11:00 Zumalakarregi Museoa
    Migranteen Nazioarteko eguna
    Día Internacional del Migrante
    Bisita berezia. Lunch-a
    Visita guiada. Lunch

     

    ABENDUAK 20, OSTIRALA
    18:00 Gizarte Etxea. Areto nagusia
    JUBILATUEN TXISTORRADA
    Oin-Harri Jubilatu Elkarteak antolatuta.
    19:00 Eliza
    MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLE ETA IKASLEEN KONTZERTUA
    Concierto de l@s profesores y alumn@s de la escuela de música.
    Txindata Musika Eskolak antolatuta.

     

    ABENDUAK 21, LARUNBATA
    19:30 eliza
    URMAIZ ABESBATZAREN GABONETAKO KONTZERTUA.
    Concierto.

     

    ABENDUAK 23, ASTELEHENA
    10:00 - 13:00 / 15:00 - 17:00 Zubipe kiroldegia
    HAUR PARKEA
    Parque infantil.

     

    ABENDUAK 24, ASTEARTEA
    11:30 Udaletxe aurrea
    GABON KANTAK OLENTZERO ETA MARIDOMINGIRI
    Villancicos.
    Guraso elkarteak antolatuta
    18:30 Plaza
      OLENTZEROREN ETORRERA
    Llegada de Olentzero.
    Ondoren
    GAZTAINA JANA
    Castañada.
    20:00 Eliz-ataria
    GABON KANTAK
    Villancicos.
    ANIMATU HERRIKO KALEETAN KANTUAN
    ARITUKO DIREN TALDEEKIN BAT EGITERA! 

     

    ABENDUAK 26, OSTEGUNA
    11:00 - 13:00 Zumalakarregi Museoa *
    PANPINAK EGITEKO TAILERRA
    Taller de elaboración de muñec@s.
    19:00 Gizarte etxea. Areto Nagusia
    MAITE R.OCHOTORENAREN LIBURU AURKEZPENA. ‘EL SUEÑO DE VALENTINE’ eta ‘ VICTORY’.
    Presentación de libro de la mano de Maite R. Ochotorena

     

    ABENDUAK 27, OSTIRALA
    11:00 - 13:00 Zumalakarregi Museoa *
    GAILETA TAILERRA
    Taller de galletas.

     

    ABENDUAK 29, IGANDEA
    18:00 Zubipe Kiroldegia
    PILOTA JAIALDIA. Sarrerak 10€ - 17:30etatik aurrera lehiatilan.
    Festival de pelota
       4 ½ Maite Ruiz de Larramendi Vs Iera Agirre
       Xala – Azanza vs Olazabal - Pascual
     

    ABENDUAK 30, ASTELEHENA
    17:00 Gizarte etxea
    KATILLUKADAK TXOTXONGILO IKUSKIZUNA KONTAKATILLUREKIN
    Espectáculo de títeres

     

    URTARRILAK 2, OSTEGUNA
    11:00 - 13:00 Zumalakarregi Museoa *
    TURROIA EGITEKO TAILERRA
    Taller de elaboración de turrón.

     

    URTARRILAK 3, OSTIRALA
    11:00 - 13:00 Zumalakarregi Museoa *
    TALOAK EGITEKO TAILERRA
    Taller de elaboración de talos.

     

    URTARRILAK 5, IGANDEA
    XLIX. ORMAIZTEGIKO ZIKLO KROSS SARI NAGUSIA.
    XLIX Prueba Ciclo Cross de Ormaiztegi
    09:30 KADETEAK (neska eta mutil)
    10:30 JUNIOR (mutilak) eta JUNIOR-ELITE (neskak)
    11:30 MASTER 30-40-50
    12:30 ELITE-SUB 23 (mutilak)
    Goizez Muxika Egurastokia
    TXISTORRADA
    San Andres Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta.
    18:30 Ibiltaria
    ERREGEEN ZAMALKADA.
    Cabalgata

    *IZEN-EMATEA
    943 88 99 00 / MZUMALAKARREGI@GIPUZKOA.EUS
    6 urtetik gorako haurrentzat. Plaza mugatuak. Doan.

  • 4
    ABE
    2019
    ARTERIA fabrika

     

    ABENDUAK 4, ASTEAZKENA

    18:30 Gizarte etxeko aretoan

     

    ZURE TOPAGUNE

    Esperientzien sorgune, 

    ezagutzen transmisio gune, 

    artearen bilaketa gune, 

     

    AURKEZPEN SAIOA

     

    Herriko eragile, sortzaile eta interesdun orori zuzendua. 

     

    ARTERIA FABRIKA ZER DA

  • 1
    ABE
    2019

     

    33. ODOLKI EGUNA ORMAIZTEGIN

     

    Egitaraua (pdf-n)

  • 1
    ABE
    2019
    Pirioetako burdinaren bideko ondare industriala erakusketa ibiltaria

     

    Pirinioetako Burdinaren Bidea ibilbideko zatia da Ormaiztegiko Trenzubia. Urtebete pasatxo da elkarte honek gaur duen forma hartu eta erakusketa ibiltaria abiatu zuela. Mutiloan ikusgai egon da azken asteetan, eta, abenduaren 1a bitartean Ormaiztegiko Gizarte Etxeko sarreran duzue zuen gozamenerako.


    Erakusketa honen harira, hitzaldia antolatu dugu Zumalakarregi Museoak eta Udalak elkarlanean. Euskal Burdinbidearen Museoko zuzendari eta gaian aditua den Juanjo Olaizola izango dugu hizlari bertan, EL FERROCARRIL DEL NORTE, COLUMNA VERTEBRAL DE GIPUZKOA izenburua hartu duen saioan. 

    Azaroaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan.

2020, maiatza
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /