• 13
    UZT
    2016
    Bubble Soccer jolasak Udal Igerilekuan

    Uztailaren 13an, asteazkena, arratsaldeko 16:00ak eta 19:00ak bitartean, BUBBLE SOCCER udako jolasak egongo dira Udal Igerilekuan.

     

    Jarduera doan den arren, pistinako sarrera ordaindu beharko dute bazkide ez direnek. 

     

    Animatu!

     

    KARTELA IKUSI

     

  • 10
    UZT
    2016
    Lierniko Erromeria

    Urtero bezala, aurten ere Lierniko Erromeria ospatuko dugu uztailaren 10ean, igandea. 

     

    Uztailaren 9an, larunbata, Lierniko Bide zaharraren garbiketa izango da eta parte-hartzaileei hamaiketakoa eskainiko zaie.

     

    Animatu!!! 

     

    EGITARAUA IKUSI

  • 11
    EKA
    2016
    Botucatu-Ormaiztegi Kulturarteko festa

    Botucatu-Ormaiztegi Kulturarteko festa. Txurrasko Brasildarrerako tiketak eta kamisetak, aurrez, salgai
    Murua, Zipotz, Txistu, Arana, Pagosa (Idoia) eta Arantxa tabernetan, ekainak 7 arte. 

     

    2€ (4 pintxo edo 4 edari )

     

    EGITARAUA IKUSI

  • 4
    EKA
    2016
    Gazte Eguna Ormaiztegin

    GAZTE EGUNA. Herri kirolak. Gaztetxeak antolatuta. Arratsaldez

     

    KARTELA

  • 3
    EKA
    2016
    Urmaiz Abesbatzaren eta Aula de Cantoren kontzertua

    Urmaiz Abesbatzaren eta Aula de Canto. Conservatorio Francisco Escudero taldeen eskutik
    ‘Antologia de la Zarzuela’ kontzertua Ormaiztegiko Elizan. Arratsaldeko 20:00etan.

     

    KARTELA

  • 2
    EKA
    2016
    MUSIKALE. Sukarra 37 taldearen kontzertua

    Sukarra 37 taldearen kontzertua, arratsaldeko 18:30etan, Ormaiztegiko eliza aurrean.

     

    MUSIKALE ZIKLOA IKUSI

  • 1
    EKA
    2016
    Ekain Kulturala Ormaiztegin. Programa osoa

    Urtero bezala, aurtengoan ere Ekain Kulturala programa antolatu du Ormaiztegiko Udalak. 

     

    Musika, dantza, tailerrak, artisau azoka, kulturarteko festa, eta askoz gehiago!!

     

    * 2016ko Ekain Kulturalaren aurrekontua: 1695,65€

     

    MUSIKALE zikloaren aurrekontua: 2200€ (GFAak diruz-lagunduta)

     

    Botucatu-Ormaiztegi Kulturarteko Festaren aurrekontua: 8200€ (Irizar E.Koop.k eta herriko tabernariek diruz-lagunduta)

     

    EGITARAU OSOA IKUSI

    Ver programación

     

    ANIMATU!

  • 5
    MAI
    2016
    Ormaiztegi LOREZ

    Ekainak 13tik 17ra bitartean Ormaiztegiko etxe eta baserrietako balkoiak ikuskatzen arituko dira Altzibar loradendako arduradunak.

     

    Aurtengoan ere, herriko balkoiak lorez janzteko gonbidapena luzatzen dizue Ormaiztegiko Udalak.
     

    Ekimenaren inguruko ESKUORRIA eta KARTELA

  • 22
    API
    2016
    Ormaiztegiko IV. Liburu Truke Azoka

     

    Liburu Truke Azoka Ormaiztegin
     

    Apirilak 22, ostirala, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Zubipe kiroldegi kanpoaldean. 

     

    · Liburuak trukatzeko aukera apirilak 21 arte, Liburutegian nahiz Zumalakarregi Museoan.

     

    • Apirilak 1etik 23ra FACEBOOKen: #liburuarenegunak #díasdelibro egitasmoa 

     

    • Apirilak 22, ostirala, 16:30 - 17:30 Gaztetxoenekin liburuak erabiliz, ORRI BILATZAILE  TAILERRA 

     

    • 16:00 - 18:00 Liburuak berrerabiltzeko ESKU-HARTZE ARTISTIKOA

     

    INFORMAZIO GUZTIA HEMEN (trukatzeko ordutegiak, etab.) KARTELA HEMEN

  • 6
    API
    2016
    Bertako Nekazaritza - Abeltzaintza eta Kontsumo Ekologikoa-ri buruzko mahai ingurua

     

    BERTATIK-BERTARA Bertako Nekazaritza - Abeltzaintza eta Kontsumo Ekologikoa

     

    Herritar agurgarria,

     

    Apirila hastearekin batera, bertako nekazaritza - abeltzaintzaren eta kontsumo ekologikoaren inguruan egingo den mahai ingurura gonbidatu nahi zaitugu.

     

    Bertako ekoizpena sustatu, ekoizleei kontsumitu eta gure seme-alabei dieta egokia ziurtatzeko pausuak ematea egoki deritzogu. Horretarako, datorren apirilaren 6an, hiru gonbidatu izango ditugu gaiaren inguruko jakituria zabaldu eta kezka edota dudak argitzeko:

     

    1. Jokin Zabala: GOIMEN eta "Bertatik Bertara" ekimeneko teknikaria.

    2. Gorka Sasieta: Bertatik Bertara ekimeneko baserritarra eta kontsumo talde ekologiko bateko ekoizlea.

    3. Amaia Diaz de Monasterioguren: Dietista nutrizionista. Eskola jangeletan aditua.

     

    Gonbidatuta zaudete ekoizle, kontsumitzaile, guraso eta gaiaz interesatutako herritar oro. Datorren apirilaren 6an, arratsaldeko 7etan Udaletxe Azpiko Aretoan.

     

    Bertan ikusiko garelakoan agurtzen zaituztegu,
     

    Udalaren deialdia osorik irakurtzeko klikatu hemen

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /