• 30
    IRAI
    2016
    Parketarrak Ormaiztegin iraila eta urrian

    Ormaiztegiko parkean PARKETARRAK programaz gozatzeko aukera izango da iraila nahiz urrian.

     

    Data zehatzak hauek: 

    - Irailak 30, ostirala, 17:00etan

    - Urriak 14, ostirala, 17:00etan

    - Urriak 21, ostirala, 17:00etan

    - Urriak 28, ostirala, 17:00etan

     

    Programa honen helburua parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea da. 3-6 urte bitarteko haurren eta hauen gurasoen, eta 6-9 urteko haurren jolas saioak dinamizatzen dira.

     

    Programa honek hiru helburu zehatz ditu:
    * Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
    * Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
    * Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea

     

    Informazio gehiago

     

    KARTELA

  • 24
    IRAI
    2016
    San Migel Ospakizunak Ormaiztegin

    Badatoz aurten ere San Migel Ospakizunak! 

    Hauxe duzue egitaraua, eta nahi izanez gero, kartela hemen

    IRAILAK 24, larunbata

     

    09:00 MENDI BIZIKLETA PROBA, herrian zehar osaturiko ibilbidean.
    Irteera eta helmuga: Udaletxe aurrean.
    Amaieran partaideei hamaiketakoa banatuko zaie eta kirol materiala
    zozketatuko da.
    Izen ematea: goizeko 8.30etan Udaletxe aurrean.

     


    11:45 XXV. SAN MIGEL TOKA TXAPELKETA HERRIKOIA,
    Muxika egurastokian. Izen-ematea 12:15etan itxiko da.
    Sariak: Irabazleari garaikurra eta arkumea.
    Bigarrenari garaikurra eta legatza.


    Ondoren, XXI. HARRIKALARI TXAPELKETA HERRIKOIA,
    Berjaldegi zelaian.
    Harriaren pisua: 2.080 gr.
    Sariak: Irabazleari garaikurra eta harriaren pisua txuletetan.
    Bigarrenari garaikurra eta harriaren pisua odolkitan.

     


    16:00 XXVI. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA
    Ormaiztegiko herritarrentzako, eliz atarian. Izen-ematea 16:30etan itxiko da. Bikoteak 10 € ordainduko ditu.
    Sariak: Bikote irabazleari txapela, garaikurra eta afaria.
    Bigarren bikoteari garaikurra, gazta eta ardo kaxa.
     


    16:30 FUTBOL 3 Ibaialde kaleko pistan.
    Izen ematea: 16:00etan.
    16:30etan 10 urtetik aurrerakoen partiduak.
    17:30etan 10 urtetik beherakoen partiduak.

     


    16:30 HAURRENTZAKO JOKOAK Guraso Elkarteak antolatua, udaletxe
    ondoko enparantzan.
    Jarraian HAURRENTZAKO MERIENDA Guraso Elkarteak antolatua, herriko
    enparantzan.

     


    17:45 X. SAN MIGEL PATATA TORTILLA TXAPELKETA, herriko enparantzan.
    Gehienez 10 bikotek parte hartu ahalko dute (lehentasuna izen-ematearen arabera). Sua, zartagiak eta osagarriak bertan banatuko dira.
    Izen- ematea: irailak 16tik 22ra udal liburutegian edo kultura.ormaiztegi@gmail.com-en
    Sariak: Bikote irabazleari afaria eta Zumalakarregi Museoak emandako mantala.

     


    20:15 SAGARDO KUPELAREN IREKIERA, Muxika egurastokian.


    21:00 AFARI HERRIKOIA Muxika egurastokian.
    Herriko tabernetan erosi beharko den afarirako txartelean (2 €) sarrerakoak (odolkia eta txorixo egosia) eta edaria sartzen dira.  Gainontzeko jakiak parrilletan prestatzeko aukera izango da.
    *Oharra: egunean bertan ezingo da afarirako txartelik erosi.
    AMAIERAN
    * Norberak bere mahaia garbitu, hondakinak dagokion
    edukiontzietan sailkatu eta aulkia jaso dezala.
    * Udalaren platerak, edalontziak eta kubiertoak zehaztutako
    edukiontzietan jaso.


    MILA ESKER


    Jarraian JOSE ANGEL ELIZALDEren eskutik KALE ANIMAZIOA

  • 17
    IRAI
    2016
    Gune Irekia Ormaiztegin Irailaren 17an

    Jokin Xpressionk:  Gune Ireki honekin KulturAkzio proiektua abian jartzen dugu Ormaiztegi Kulturarekin batera. Kultura Soziala bultzatzeko proiektu honek, guztion partaidetzarekin "behetik gora" eraldatu eta sustatu nahi ditu herri eta komunitateen bizitzak. KARTELA

     

    Irailak 17, larunbata, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Udaletxe azpiko arkupean.

     

    -HERRIKO KULTURA eta AISIAREN BILAKAERA, OHITUREN ALDAKETA- oinarri hartuta, hitz egin, jolastu eta hausnarketarako gunea irekiko dugu.

     

    Gonbidatuta zaude!!!

  • 24
    ABU
    2016
    Bubble Soccer saio arrakastatsua

    Pasa den uztailaren, Ormaiztegiko igerilekuan jolas berezi batez gozatzeko aukera izan zuten gaztetxoek, BUBBLE SOCCER izeneko jolas berritzaileaz, hain zuzen. 

    Alboan dituzue arratsalde hartako argazki batzuk, ia gustuko dituzuen!

     

  • 13
    UZT
    2016
    Jubilatuen txangoa Castro-Laredora

    Uztailaren 13an, bidaia antolatu du Ormaiztegiko Jubilatuen Elkarteak. 

     

    Izen-ematea uztailak 4 eta 5ean, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. 

    KARTELA IKUSI

  • 13
    UZT
    2016
    Bubble Soccer jolasak Udal Igerilekuan

    Uztailaren 13an, asteazkena, arratsaldeko 16:00ak eta 19:00ak bitartean, BUBBLE SOCCER udako jolasak egongo dira Udal Igerilekuan.

     

    Jarduera doan den arren, pistinako sarrera ordaindu beharko dute bazkide ez direnek. 

     

    Animatu!

     

    KARTELA IKUSI

     

  • 10
    UZT
    2016
    Lierniko Erromeria

    Urtero bezala, aurten ere Lierniko Erromeria ospatuko dugu uztailaren 10ean, igandea. 

     

    Uztailaren 9an, larunbata, Lierniko Bide zaharraren garbiketa izango da eta parte-hartzaileei hamaiketakoa eskainiko zaie.

     

    Animatu!!! 

     

    EGITARAUA IKUSI

  • 11
    EKA
    2016
    Botucatu-Ormaiztegi Kulturarteko festa

    Botucatu-Ormaiztegi Kulturarteko festa. Txurrasko Brasildarrerako tiketak eta kamisetak, aurrez, salgai
    Murua, Zipotz, Txistu, Arana, Pagosa (Idoia) eta Arantxa tabernetan, ekainak 7 arte. 

     

    2€ (4 pintxo edo 4 edari )

     

    EGITARAUA IKUSI

  • 4
    EKA
    2016
    Gazte Eguna Ormaiztegin

    GAZTE EGUNA. Herri kirolak. Gaztetxeak antolatuta. Arratsaldez

     

    KARTELA

  • 3
    EKA
    2016
    Urmaiz Abesbatzaren eta Aula de Cantoren kontzertua

    Urmaiz Abesbatzaren eta Aula de Canto. Conservatorio Francisco Escudero taldeen eskutik
    ‘Antologia de la Zarzuela’ kontzertua Ormaiztegiko Elizan. Arratsaldeko 20:00etan.

     

    KARTELA

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /