• 24
    MAR
    2019
    Graffiti-muralgintza tailerra

     

    MARTXOAK 24, igandea

    17:00-20:00 Gaztelekua 

     

    GRAFITIGINTZA TAILERRA, TXATXILIPURDIKO GRAFITIGILEEKIN BATERA, EMAKUMEAREN EGUNA GAITZAT HARTUTA. 

     

    Izen-ematea (plaza mugatuak): gaztelekua@ormaiztegi.eus

  • 22
    MAR
    2019
    Zinema Ormaiztegin. HAPPY END

     

    MARTXOAK 22 · 22:00 (helduak)

     

    HAPPY END

     

    ZUZENDARIA: Michael Haneke

    JATORRIZKO HIZKUNTZA: Frantsesa - Ingelesa

    IRAUPENA: 107 min.  

    GENEROA: drama-familia

     

    SINOPSIA: Gure inguruan, mundua, eta erdian gu, itsu. Europako burges familia baten bizitzaren bat-bateko argazkia.

     

    SARRERA= 2€

     

    DONOSTIA ZINEMALDIA 2017

  • 6
    MAR
    2019
    Estereotipoak hausten - Hitzaldia -

     

    MARTXOAK 6, asteazkena

    18:00 Gizarte Etxea

     

    ESTEREOTIPOAK HAUSTEN - Hitzaldia

     

    Idoia Lekue Berdintasun Teknikariaren eskutik

     

    Izen ematea (plaza mugatuak): 644 429 501 (whataspp) / kultura@ormaiztegi.eus

     

    Animatu :)

  • 28
    OTS
    2019
    Emakumearen Eguna Ormaiztegin

     

    ORMAIZTEGIK EMAKUMEAREN EGUNERAKIN BAT EGINGO DU DATORREN MARTXOAREN 6AN HASI ETA 15ERA BITARTEAN

     

    · MARTXOAREN 6AN 18:00ETAN IDOIA LEKUE BERDINTASUN TEKNIKARIAREN ESKUTIK ‘ESTEREOTIPOAK HAUSTEN’ HITZALDIA, GIZARTE ETXEAN

     

    · 7AN, 16:30ETAN KAFE TERTULIA INFORMALA, ZUMALAKARREGI MUSEOAN

     

    · 8AN, 18:00ETAN TXOKOLATADA, JUBILATUEN EGOITZAN

     

    · 9AN, 17:00ETAN GRAFITI MURALGINTZA TAILERRA, GAZTELEKUAN

     

    · 15EAN, 17:00ETAN IPUIN HEZKIDETZAILEAK KONTAKETA, LIBURUTEGIAN

     


    PARTE-HARTZAILEAK: OIN-HARRIAK JUBILATU ELKARTEA, IRIZAR ELK. KOOP. TXATXILIPURDI ELKARTEA, ZUMALAKARREGI MUSEOA eta ORMAIZTEGIKO UDALEKO GAZTERIA ETA KULTURA SAILA

     

     

  • 28
    OTS
    2019
    Inahuteriak Ormaiztegin

     

    MARTXOAK 1, OSTIRALA

     

    Ormaiztegiko Guraso Elkarteak, jarraipena emango dio bihar San Andres Herri Eskolan ospatuko duten Mozorro festari, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara DJ IMANOLekin dantzatu eta abesteko aukera izango baitute haur eta gaztetxoek eskolako karramarro aretoan. 

     

    Animatu eta ondo pasa!

     

     

  • 24
    OTS
    2019
    XIII. Sahara Kross-a

     

    OTSAILAK 24, IGANDEA 

     

    XIII. SAHARA KROSS-A ORMAIZTEGIN 

     

    IZEN-EMATEA IREKITA

     

     

    Ekimenaren zergaitia

     

    "Ormaiztegiko herrikideen eta Udalaren beraren ekimena modura, 2006. urtean hasi ginen Sahararen aldeko lasterketa herrikoi bat antolatzen.

     

    Lasterketaren xedea zehazteko orduan aldarrikapena, kirola eta alde ekonomikoa bateratzea pentsatu zen. Ardatzak finkatu eta gero, lasterketaren planteamendua apala eta garbia da. Gure nahia, egun bakar bategatik bada ere, jendea saharar herriaz gogoratu araztea da. Herri honen egoera latza da, 30 urtetik gora darama bere lurraldetik kanpo, Tinduf-eko (Algeria) errefuxiatu kanpamenduetan bizitzen.

     

    Kirol aldetik, lasterketa gogorra ez genuen jarri nahi, horretarako 10 km-ko zirkuitu bat prestatu dugu, dena den badu aldapatxo bat 3 aldiz pasa beharrekoa. Hala ere, gehiegi iruditzen zaienentzako eta jai giroaz goza ahal izateko lasterketa testimoniala ere izango da, ume eta helduentzat irekita eta bestearen ondoren ospatuko dena km 1-eko ibilbidean.

     

    Azken ardatza alderdi ekonomikoa da, eta horretarako guztion laguntza behar dugu. Lasterketarekin biltzen dugun diru guztia saharar herriarentzat diru-laguntza bihurtuko da. Kanpamenduetan dituzten bizi-baldintzak guretzako jasan ezinak lirateke, eta guk bidali diezaiekegun laguntza ziur asko estimatuko dutela."

  • 7
    OTS
    2019
    STOP Accidentes argazki erakusketa Ormaiztegin

     

    Gaurtik aurrera eta otsailaren 7a bitartean, Ormaiztegiko Gizarte Etxeko harreralekuan ikusgai duzue STOP ACCIDENTES elkarteko kideek istripuen zergaitien inguruan kontzientzia sortzeko asmoz prestatutako argazki erakusketa. 

     

    "Stop Accidentes", trafiko istripu biktimen senideak osatzen duten talde bat da, eta beraien asmoa biktimei lagundu eta trafiko istripuen kontra lan egitea da. Horretarako, gaurtik aurrera Ormaiztegin  aurkeztuko den argazki erakusketa antolatu dute, baita ikastetxeetan zenbait ekintza, hizketaldiak epaitegian, formakuntza, etab.  

     

    Erakusketa hau argazki lehiaketa batetik abiatuta sortu zuten, eta, dagoeneko, Goierriko nahiz Euskal Herriko mordoxka bat herritan egon da ikusgai. Lehiaketako 12 argazki honenekin eraikitako erakusketa ibiltaria da berau. 

     

    Erakusketa ikusgai dago gizarte etxearen ordutegi berean. Erakusketa ikustera gonbidatzen zaituztegu.

  • 7
    OTS
    2019
  • 4
    OTS
    2019
    Santa Ageda bezperako koplak

     

    Otsailaren 4an, Ormaiztegiko herrital taldea elkartuta, Santa Ageda Bezperako koplak abestuko dituzte herrian, iluntzean.

     

    18:00etan Udaletxepean duzu hitzordua. Animatu !

     

    Animatu! 

  • 18
    URT
    2019
    KORRIKA 21

     

    KORRIKA 21 BADATOR

    Apirilaren 4an hasi eta 11 egunez

     

    Ibilbidea

     

    ORMAIZTEGIRA egun/ordu/kmk hauetan iritsiko da 2019/04/13

     

    Korrika laguntzailea izan

     

    Eskuratu zure km

     

    ABESTIA

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /