• 31
    MAR
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Liburu tertulia liburutegia. El cielo es azul, la tierra blanca

     

    Iaz Ormaiztegiko Zumalakarregi Museotik bultzatu zuten ‘Migraciones’ tertulia zikloa, izen bera daraman proiektuaren barruan. Lau liburu tertulia izan ziren osotara, eta izandako arrakasta, talde giroa nahiz herritarrengan sortutako interesa ikusita, aurten Ormaiztegiko Udalak 2019an museotik abiatutako ekimenarekin jarraitzea erabaki du.

     

    Honela, herriko liburutegian sei liburu tertulia antolatu dira guztira 2020an. Urtarrila amaieratik ekainera bitartean izango dira, hilabeteko azken asteartean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Gaztelerazko liburuen inguruko gogoeta egingo da lehen hiru saioetan, euskarazkoena azken hiruetan. Bi dinamizatzaile izango ditugu lagun topaketa hauetan. Bata, Monica Leiva kazetaria, bestea, Miriam Luki kazetari eta idazlea. Tertulietan gai desberdinak jorratuko dira, liburu bakoitzaren nondik-norakoen arabera, eta, beti ere, berdintasuna nahiz migrazioaren ikuspegia landuta.

     

    Datorren martxoaren 31an izango da urteko hiriugarren saioa, eta, bertan, Hiromi Kawakami japoniarraren El cielo es azul, la tierra blanca liburua landuko da. Tertulian parte-hartzeko interesa izanez gero, liburutegian duzu liburua maileguan hartu eta irakurtzeko prest.

     

    Oraindik animatu ez diren herritar irakurzaleak animatu nahi ditugu tertulietan parte-hartzera.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
2020, apirila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
2930
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /