• 17
    AZA
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

     

    EGITARAUA PDF-an

     

    26. MENDI ETA ABENTURA ASTEA 2019

    Azaroaren 11tik 17ra ORMAIZTEGIN

     

    Azaroak 11, astelehena, Barduliarrak elkartean


    GaRaIaN GaRaIKOa ETa BERTaKOa
    Herri eskolako haurrekin zizka-mizka orekatua definitu eta gure elikagaiekin prestatuko dugu.

     

     

    Azaroak 12, Asteartea 19:00, Gizarte etxea

    18:50
    LUNCH-a. UZTa BaNaTZEN
    Herri eskolako haurrek prestatutako lunch osasuntsua zerbitzatuko diete Mendi Asteko ikusleei, ikasitakoa partekatuz.

    Jarraian

    ANE HERNANIren “EXPECT THE UNEXPECTED” ikus-entzunezkoa.
    4 euskaldun 2017ko udaberrian mendiko eskia egitera joan ziren KAnAdAKo MEndi HArritsuEtArA eta han elur-jauzi izugarri baten lekuko izan ziren. Elur-jauziaren eta bidaiaren nondik-norakoak ikus daitezke emanaldi honetan. 
    *Euskaraz

     

     

    Azaroak 13, asteazkena, 19:00, Gizarte etxea

    aNDONI ORMaZaBaLen “LEHOINaBaRRaREN aZTaRNa” ikus-entzunezkoa.
    Bere anaia Xabik utzitako argazki eta egunkaria oinarri, mendizale gaztea nor zen azaldu eta egindakoak oroitzen ditu emanaldi honetan. Xabiren izaera, abenturak eta istorioak bere ahotik eta bere bide-lagunen ahotik entzutea, bizitzea merezi duen bizitza honen laburpen txiki bat da. Azken finean, oroitzapenean bada ere, Xabi bera bizirik mantentzeko aukera bat.

    *Euskaraz

     

     

    Azaroak 14, osteguna, 19:00, gizarte etxea

    ON Produkzioak eta LANDARLAN Ingurumen Elkartearen eskutik “aRaLaR. MUNDUa LEKU DEN LURRa"
    Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin  batera, kontserbaziorako deia egiten dute.
    *Euskaraz

     

     

    Azaroak 15, ostirala, 19:00, gizarte etxea

    19:00
    IKER MaDOZ eskalatzailearen “ESKaLaTZEN...NOLa ETa ZEINEKIN” ikus-entzunezkoa.
    istorioa etxeko mendietatik hasten da, Pirineotatik hain zuzen ere, torre de Marboré,  Peña Montañesa, ordesa,  Gavarnie... bezalako tokiak bisitatuz, udako eta neguko  irteerak tartekatuz. Gero bidaiak Alpetan egiten du geldialdi txiki bat, hango zenbait bide klasiko eta bikainak eskalatzeko  (Grandes Jorasses, dru, Cervino, Aiguille Verte, Pre de Bar...). Azkenik, Kandersteg-eko izotzeko eta mixtoko bideak ezagutu ta gero, Alaskan geldialdi bat egin eta Peruraino juten gera, Huayhuash mendilerroko Jirishanka mendian bizitako abentura aparta kontatzeko.
    *Euskaraz

     

    Azaroak 17, igandea 


    10:00-13:30 Karpa
    AZAROAN AZAK SOROAN
    Familian gozatzeko ekintza partehartzailea. Baserri eta kontsumo ohituren inguruan erreflexioa bultzatuko dugu hamaiketako osasuntsuaz lagunduta. igandea

    09:00
    MENDI IBILaLDIa - sALidA MontAÑErA
    udaletxea – Arandia – urbizu – Zelandieta – Española –Liernia – ormaiztegiko plaza (2 ordu).
    izen-ematea- inscripciones: azaroak 15 arte. *Amaieran hamaiketako osasuntsua


    18:30 Eliz atarian
    GAZTAINA JATEA - CAstAÑAdA

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /