• 6
    IRAI
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Portada lehiaketa Ander deunaren Jaiak 2019

     

    Ormaiztegiko Ander Deuna jaietako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan Ormaiztegiko udalak. 

     

    LEHIAKETAREN OINARRIAK

     

    2019KO ORMAIZTEGIKO ANDER DEUNA JAIETAKO EGITARAUAREN PORTADA AUKERATZEKO LEHIAKETA O I N A R R I A K


    1.- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte eta egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

     

    2.- Lehiaketako gaia Ormaiztiko Ander Deuna jaiak izango da, eta lanek "ORMAIZTIKO JAIAK 2019 ANDER DEUNA" testua izan beharko dute idatzita. Erabilitako irudiak generoen irudikapenean oreka bilatuko du, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien TRATAMENDU GUTXIESGARRIA SAHIESTUZ.

     

    3.- Edozein eratako lanak onartuko dira: collage-a, pintura, argazkia eta abar. Lanen neurria honako hau izango da: 21cm altueran x 22,5cm zabaleran, eta lan guztiei kartoi mehe bat (kartulina) jarriko zaie atzeko aldean 30 x 35cm-takoa.

     

    4.-Lanak inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute, eta egilea nor den adieraz lezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Lanarekin batera, kartazal itxi batean, parte hartzailearen datuak, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa eta NANren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren kanpoaldean hitz edo testu bat jarri beharko da, eta horixe bera jarri beharko da lanaren atzealdean.

     

    5.- Lanak 2019ko urriaren 2ko 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, ondoko helbidean: Ormaiztegiko Udala / Muxika Egurastokia 1, 20216 ORMAIZTEGI.

     

    6.- 300 euroko sari bakarra izango da. **

     

    7.-Lan irabazlea Udalaren eskuetan geldituko da, eta inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta abarretarako eskubide guztiak berak izango ditu.

     

    8.- Saria eman gabe gera liteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek gutxienezko kalitate mailarik ez badute.

     

    9.-Epaimahaia antolatzaileek aukeratuko dute, eta bere erabakia aldaezina izango da. Epaimahaiaren erabakia sari banaketaren egunean jakinaraziko da, hau da, urriaren 23an, 12:30etan, Ormaiztegiko udaletxean.

     

    10.- Erakusketa egin ahal izango da lan irabazlearekin nahiz lehiaketara aurkeztutako gainerako lanekin edo horien artean Epaimahaiak aukeratutakoekin. Erakusketa urriaren 23tik abenduaren 1era bitartean egingo da Ormaiztegiko Gizarte Etxeko tabernan.

     

    11.- Saririk lortzen ez duten lanak urtarrilaren 13tik 24ra bitartean jaso ahal izango dira Udaletxean. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak dituen eskubideei uko egiten diela ulertuko du Udalak, eta ondorioz, inolako eskubiderik aitortu gabe eta kalte-ordainik eman beharrik gabe, egoki irizten dion moduan erabili ahal izango ditu.

     

    12.- Lehiaketara aurkezte soilak baldintzok goitik behera onartzea dakar berekin.

     

    **12 urte baina gutxiago dituzten parte-hartzaileen artean hautatutako lan irabazlearen saria beste bat izango da.

     

    ARGIBIDE GEHIAGO KULTURA SAILEAN     

    kultura@ormaiztegi.eus    ·   644 429 501
     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /