• 2
    EKA
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bertako artisau eta ekintzaileen IV.azoka. Ekain Kulturala Ormaiztegin

     

     

    Igandean Ormaiztegin Bertako artisau eta ekintzaileen IV. Azoka ospatuko dugu, eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:30ak bitartean.

     

    Artisautza lan ugari egongo dira bertan, salgai nahiz ikusgai: margolanak; teknika desberdinekin eskuz sortutako bitxiak; puntuz zein gantxiloz egindako lanak; egurrezko tailaz egindako hainbat eta hainbat artelan; garai bateko eta gaurko argazkiak; larruz egindako poltsa, apaingarri zein karterak edota goma evaz egindako panpina edota bestelako produktuak.

     

    Aurtengoan ondorengo ekintzaile eta artisauek hartuko dute parte:


    Jon Zumalakarregi
    Kontxi Simon KS Artpaper
    Gure Magra Perez
    Belen Iza
    Maider ENCUEROS-LARRUTAN
    Angel Elorza Beitia
    Nerea Magallanes
    Iñigo Borde Lasa
    Juan Zufiria

     

    Ormaiztiarrak nahiz inguruko herrietako herritarrak bertara hurbiltzera animatzen ditugu, bertatik-bertarako ekintzaileak ezagutu eta etxerako edota lagun nahiz familiartekoentzako opari bitxiak aurkitzeko aukera izango dute. Ormaiztegin azken 8 urteetan ekainean ospatu ohi den Ekain kulturalaren barruan antolatutako jarduera da.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
2019, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /