• 8
    MAI
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Argindar kontsumoa eta energia aurrezteko saio praktikoak: Izen-ematea

     

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Gipuzkoa Argitu programaren baitan doakoak diren bi saio mota antolatu ditu datozen asteetan, herritarrak energiaren gaian sentikortzeko. Ormaiztegiko Udalak, herrian antolatu diren saioetan parte-hartzera gonbidatzen zaitu.

     

    Saioetako bat argindar kontsumoaren datuak ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz, kontsumoa murrizteko erabaki egokiak hartzeko balio duten doako saio praktikoa da.
    Beste saioa, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako prestakuntza saioa da.

     

    Saio hauetako batean parte hartu nahi duten herritarrek, maiatzaren 6a arte dute izen-emateko, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Izen-ematea kultura@ormaiztegi.eus helbidean edo 943882660 telefonora deituta egin dezakete.

     

    1.saioa:

    MAIATZAK 8, 18:30, Gizarte Etxeko areto nagusian

    ESKURATU ZURE ARGINDA KONTSUMOAREN DATUAK ETA MURRIZTU

     

    2.saioa:

    MAIATZAK 15, 18:30, Gizarte Etxeko areto nagusian

    ETXEAN ENERGIA AURREZ DEZAKEZU EROSOTASUNIK GALDU GABE

     

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /