• 7
    OTS
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    STOP Accidentes argazki erakusketa Ormaiztegin

     

    Gaurtik aurrera eta otsailaren 7a bitartean, Ormaiztegiko Gizarte Etxeko harreralekuan ikusgai duzue STOP ACCIDENTES elkarteko kideek istripuen zergaitien inguruan kontzientzia sortzeko asmoz prestatutako argazki erakusketa. 

     

    "Stop Accidentes", trafiko istripu biktimen senideak osatzen duten talde bat da, eta beraien asmoa biktimei lagundu eta trafiko istripuen kontra lan egitea da. Horretarako, gaurtik aurrera Ormaiztegin  aurkeztuko den argazki erakusketa antolatu dute, baita ikastetxeetan zenbait ekintza, hizketaldiak epaitegian, formakuntza, etab.  

     

    Erakusketa hau argazki lehiaketa batetik abiatuta sortu zuten, eta, dagoeneko, Goierriko nahiz Euskal Herriko mordoxka bat herritan egon da ikusgai. Lehiaketako 12 argazki honenekin eraikitako erakusketa ibiltaria da berau. 

     

    Erakusketa ikusgai dago gizarte etxearen ordutegi berean. Erakusketa ikustera gonbidatzen zaituztegu.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /