• 17
    AZA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Gizarte Etxe berriaren irekiera ekitaldia

     

    AZAROAK 17, LARUNBATA, 12:30

     

    Azken urteetan Ormaiztegin Kultur Etxea bezela ezagutu dugun eraikina urte eta erdi inguru zaharberritze lanengatik itxita egon ondoren, ateak irekiko ditu berriz ere, datorren azaroaren 17an. 

     

    Kultur etxea bezala ezaugutu dugun eraikuntzak izen berria jasoko du hemendik aurrera: “Eskola Zaharrak Gizarte Etxea”. Izen aldaketak eraikuntzaren hasierako erabilerari eta etorkizunean izango duen izaerari erantzuten dio, hain zuzen ere gizarte, kultura eta aisialdia arloko jarduerak garatuko baitira bertan. Hona hemen jasoko dituen guneak:

    Beheko solairua:

    Gizarte aretoa (bertan garatuko dute beren jarduera Adinekoentzat Eguneko Arreta Zerbitzuak eta Gaztelekuak), Jubilatuen Egoitza tabernarekin eta erabilera anitzeko aretoa.

    Bigarren solairua:

    Liburutegia eta Jubilatuen Egoitzari atxikitako eremuak, ileapaindegia eta bilera gela.

     

    Animatu eta zatozte herriko Gizarte Etxe berria ezagutzera!

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /