• 2
    UZT
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    LIBURUTEGIA IGERILEKUAN

    Udaren hasierarekin batera, Ormaiztegiko igerilekuaren denboraldia ireki berri da, eta liburutegi-zerbitzua herritarrengana hurbiltzeko asmoz, “Liburutegia Igerilekuan” egitasmoa jarriko da martxan uztailaren 2tik aurrera. Hala, igerilekuaren erabiltzaileek aukera izango dute han bertan liburuak maileguan hartu eta irakurtzeko. Aukera zabala eskainiko da bertan: helduentzako narratiba, olerkia, saiakerak, eta komikiak, eta haurrentzako adinez sailkatutako ipuinen eta liburu ilustratuen aukeraketa anitza.


    Zerbitzua udara guztian zehar eskainiko da, igerilekuak zabalik irauten duen bitartean, irailaren 9ra arte, goizeko 11:00etan hasi eta 20:00ak arte. Liburuak maileguan hartzeko ez da beharrezkoa izango liburutegiko bazkide izatea eta liburuak egunean bertan itzuli beharko dira.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /