• 10
    IRAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    ARGAZKI LEHIAKETA. Ormaiztegi. Lehengo eta oraingo begiradak.

     

    Kaixo ARGAZKIZALE!¡   

     

    Ormaiztegiko Udalak argazkigintza eta herriko historia batuko dituen egitasmoa jarri du martxan, Zumalakarregi Museoarekin elkarlanean. Egitasmoa GFAk 2.urtez bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dago kokatuta, edizio honetarako aukeratu duten leloa Paisaia bizia. Paisaen Eraikuntza Gipuzkoan izanik. 

     

    Azken hamarkadetan, Ormaiztegiko paisaia biziak jasandako moldaketak argazki formatuan jasoz, garai bateko zein gaurko Ormaiztegi gogoratu, ezagutu eta balioan jartzera animatzen zaituztegu. Abiapuntu izango da XX.mende erdialdeko herriko irudi bitxiak biltzen dituen argazki erakusketa eta zuek argazki zahar horien kokapena identifikatu eta leku hauetan argazkiak ateratzea da asmoa. Lehengo eta oraingo begiradez osatutako erakusketa berrian islatuko da emaitza.
     

    * XX.mendeko argazkien erakusketa ikusgai Zumalakarregi Museoan uztailaren 29a eta irailaren 24a bitartean. Epe honetan zehar irekita egongo da gaurko argazkiak aurkezteko epealdia. 

     

    * XX.mendeko eta gaurko argazki aukeratuen erakusketaren inaugurazioa Zumalakarregi Museoan urriaren 6an, arratsaldeko 19:00etan. 

     

     

    Animatu eta parte-hartu!!

     

     

    ORMAIZTEGI. LEHENGO ETA GAURKO BEGIRADAK argazki lehiaketa

     

    OINARRIAK:

     

    1. Antolatzaileak: Ormaiztegiko Udala. Zumalakarregi Museoarekin Elkarlanean.

     

    2. Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du (16 urtetik beherakoek guraso edo tutorearen baimena beharko dute).

     

    3. Gaia: Ormaiztegi. Lehengo eta gaurko begiradak.

     

    4. Argazkiak aurkezteko prozedura: Argazkiak 2017ko uztailaren 27tik irailaren 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.  Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.  Argazkiak JPG eta paper formatuan bidali beharko dira, gehienez A4 tamaina izan beharko dute.  Argazkiak honako helbideetara bidali beharko dira:

    A) Udal Liburutegia. Muxika Egurastokia 14, 20216 Ormaiztegi. Kartazalean, Ormaiztegi. Lehengo eta gaurko begiradak Argazki Lehiaketa jarri beharko duelarik eta barnean igorlearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta argazkien izenak agertu beharko dira.
    B) kultura.ormaiztegi@gmail.com (jpg formatua 1MB gutxienez).

     

    5. Epaimahaia: Aurkezten diren argazki guztiak www.ormaiztegi.org eta www.zumalakarregimuseoa.eus web guneetan nahiz Zumalakarregi Museoko erakusketan ikusgai egongo dira, working progress baten bidez. Bertan bisitariek aukera izango dute gustukoena bozkatzeko. Azken irabazleak Udaleko nahiz Zumalakarregi Museoko arduradunek osatutako epaimahaiak hautatuko ditu.

     

    6. Sariak:

    1. Saria: 200€ eta Ormaiztegi. Lehengo eta oraingo begiradak argazki oroigarria.  
    Oroigarria: Parte-hartzaile guztiei banatuko zaie Ormaiztegi. Lehengo eta oraingo begiradak argazki oroigarria.

     

    7. Eskubideak: Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Ormaiztegiko Udala eta Zumalakarregi Museoaren  esku geldituko dira, egoki deritzon jarduera eta formatuan argitaratu ahal izateko, beti ere irabazi asmorik gabe eta egilearen izen-abizenak aipatuz.

     

    8. Onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ezinbestean eta agertu daitezkeen edozein ustekaberen aurrean antolakuntzak erabakiko du, erabaki horren aurrean ezin izango delarik apelatu.

     

    Kartela  LEHIAKETAKO OINARRIAK

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /