• 19
    AZA
    2018
    Paperezko eskulan tailerraren aurkezpena

    AZAROAK 19, ASTELEHENA, 17:00 

    Udaletxepeko aretoan

     

    KONTXI SIMON KS Artpaper-en ESKUTIK...

     

    PAPEREZKO ESKULAN TAILERRAREN AURKEZPENA

     

    HAUR, GAZTE eta HELDUEI IREKIA

     

    INFORMAZIO GEHIAGO
    644 429 501 / kultura.ormaiztegi@gmail.com

  • 17
    AZA
    2018
    Gizarte Etxe berriaren irekiera ekitaldia

     

    AZAROAK 17, LARUNBATA, 12:30

     

    Azken urteetan Ormaiztegin Kultur Etxea bezela ezagutu dugun eraikina urte eta erdi inguru zaharberritze lanengatik itxita egon ondoren, ateak irekiko ditu berriz ere, datorren azaroaren 17an. 

     

    Kultur etxea bezala ezaugutu dugun eraikuntzak izen berria jasoko du hemendik aurrera: “Eskola Zaharrak Gizarte Etxea”. Izen aldaketak eraikuntzaren hasierako erabilerari eta etorkizunean izango duen izaerari erantzuten dio, hain zuzen ere gizarte, kultura eta aisialdia arloko jarduerak garatuko baitira bertan. Hona hemen jasoko dituen guneak:

    Beheko solairua:

    Gizarte aretoa (bertan garatuko dute beren jarduera Adinekoentzat Eguneko Arreta Zerbitzuak eta Gaztelekuak), Jubilatuen Egoitza tabernarekin eta erabilera anitzeko aretoa.

    Bigarren solairua:

    Liburutegia eta Jubilatuen Egoitzari atxikitako eremuak, ileapaindegia eta bilera gela.

     

    Animatu eta zatozte herriko Gizarte Etxe berria ezagutzera!

     

  • 13
    AZA
    2018
    XXV.Mendi eta abentura astea Ormaiztegin

    Jaiak bertan ditugu...eta urtero bezela...aurrekari modura Ormaiztegiko Mendi eta Abentura Astea datorkigu. 

     

    AZAROAREN 13tik 18ra...


    📽proiekzioak

    👟mendi ibilaldia

    🌰gaztainajana

    🎀omenaldia Manuel Yurrita 'Manolitori'

     

    Jarraian duzue aurtengo EGITARAUA.

     

    Animatu eta zatozte mendi astearen 25. URTEURRENAz gozatzera!

  • 17
    URR
    2018
    LIBURUTEGIA ITXITA (lekualdaketagatik)

    OHARRA LIBURUTEGITIK💡🗒

     


    Urriak 17tik aurrera eta 'Eskola Zaharrak' Gizarte Etxea berriz ireki bitartean, Udal Liburutegia itxita egongo dal. 

     

    🆕🏤 GIZARTE ETXE BERRIAREN INAUGURAZIOA  azaroaren 17an

     

    🆕📚 LIBURUTEGI BERRIA IREKI azaroaren 19an (ohiko ordutegian)

     

    Barkatu eragozpenak. Eskerrik asko denoi

  • 4
    IRAI
    2018
    Liburutegia martxan!

    Ormaiztegiko Udal Liburutegia martxan da berriz ere. 

     

    Ohiko ordutegian aurkituko gaituzue, udaletxepeko aretoan: 

    · astelehenetik ostegunera 16:00-18:00

    · ostiraletan 16:00-17:00

     

    Edozein zalantza baduzue idatzi kultura.ormaiztegi@gmail.com-era edo deitu 644 429 501 telefonora. 

     

  • 26
    UZT
    2018
    IRAILA ARTE!

    Datorren astetik aurrera, eta irailaren 3ra arte, liburutegia itxita egongo da. Hala ere, igerilekuan utzi ditugun liburuez gozatzeko aukera badago!

     

    Uda ona pasa, eta bueltan ikusiko dugu elkar! 

  • 23
    UZT
    2018
    UDAKO PROPOSAMENAK LIBURUTEGIAN

    Ormaiztegiko Liburutegiak oporrak hartuko ditu datorren astetik aurrera. Joan aurretik, hementxe dituzue UDAKO PROPOSAMENAK, oporretan ere irakurketaz goza dezazuen!

     

    Gogoratu liburutegia itxita egongo dela, baina igerilekuan liburu-sorta zoragarria utzi dugula!

     

    Uda ona pasa!

  • 8
    UZT
    2018
    LIERNIKO ERROMERIA 2018

    LIERNIKO ERROMERIA  2018

     

    Uztailak 8 IGANDEA

     

    EGITARAUA

     

     

  • 2
    UZT
    2018
    LIBURUTEGIA IGERILEKUAN

    Udaren hasierarekin batera, Ormaiztegiko igerilekuaren denboraldia ireki berri da, eta liburutegi-zerbitzua herritarrengana hurbiltzeko asmoz, “Liburutegia Igerilekuan” egitasmoa jarriko da martxan uztailaren 2tik aurrera. Hala, igerilekuaren erabiltzaileek aukera izango dute han bertan liburuak maileguan hartu eta irakurtzeko. Aukera zabala eskainiko da bertan: helduentzako narratiba, olerkia, saiakerak, eta komikiak, eta haurrentzako adinez sailkatutako ipuinen eta liburu ilustratuen aukeraketa anitza.


    Zerbitzua udara guztian zehar eskainiko da, igerilekuak zabalik irauten duen bitartean, irailaren 9ra arte, goizeko 11:00etan hasi eta 20:00ak arte. Liburuak maileguan hartzeko ez da beharrezkoa izango liburutegiko bazkide izatea eta liburuak egunean bertan itzuli beharko dira.

     

  • 29
    EKA
    2018
    ORMAIZTEGI LOREZ

    EKAIN KULTURALA 2018 Ormaiztegin

     

    ORMAIZTEGI LOREZ


    Ekainak 20-29

    Ekain Kulturalaren barruan, eta aurreko urteetan egin izan den moduan, aurten ere herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrera ederrenak sarituko ditu Ormaiztegiko Udalak. “Ormaiztegi Lorez” lehiaketako epaimahaiak ekainaren 20tik 28ra bisitatuko ditu herriko txoko ezberdinak, lorez apaindutako etxe eta baserri politenen bila.

     

    Sari banaketa datorren ekainaren 29an ospatuko da, 13:30ean, udaletxeko Pleno Aretoan. Lore-apainketa ederrenen jabeek diploma, sari sorpresa eta Altzibar Lorazaintzaren eskutik 50 euroko bonoa  jasoko dute.
     

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /