• 19
    UZT
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Ikasgela IBILTARIA 8-16 urteko herritarrentzat

     

    ORMAIZTEGIN

     

    informazio gehiago

     

     

    UZTAILAK 19 , san andres kalean egongo den AUTOBUSA

     

    Eguneroko agenda
    10:00 Programatu I
    11:00 Scratch ezagutu
    12:00 Bideo-jokoak sortu
    13:00 Programatu ordenagailurik gabe
    16:00 Programatu ordenagailurik gabe
    17:00 Bideo-jokoak sortu
    18:00 Webguneak programatu
    19:00 Programatu II

     

     

    Tailer bakoitzaren edukiak:


    PROGRAMATU I  12-16 urte
    Edozein gailu elektroniko, bideo-joko edota webguneren atzean, programazioa dago. 45 minutuko ikastaro honetan, programazioa zer den ikasteaz gain, gure lehen programak sortuko ditugu. Zatoz eta has gaitezen programatzen!

     

    PROGRAMATU II 14-16 urte
    Zer da programazio lengoaia bat? Zer aldagai bat? Nola har ditzake erabakiak ordenagailu batek? Galdera hauen erantzunak, eta askoz ere gehiago, era dibertigarrian ikasiko ditugu, etxera eraman ahal izango duzun proiektu txiki bat sortuz.

     

    PROGRAMATU ORDENAGAILURIK GABE  8-12 urte
    Jolas erraz bezain dibertigarrien bitartez, programazioan funtsezkoak diren hainbat ezagutza lor daitezke. Zatoz ondo pasatzera, kode, argazki eta ordenagailuei buruz ikastearekin batera.

     

    WEBGUNEAK SORTU  12-16 urte
    Izan sare sozialak, online egunkariak edo argazkiak ikusteko guneak, egunero bisitatzen ditugu hainbat web orrialde. Baina zuk ere sor dezakezu bat! 45 minututan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, zure irudimenarekin nahi duzun web gunea sor dezazun!

     

    SCRATCH EZAGUTU  8-12 urte
    Irudiekin programatzen ikastea posible da! Primeran pasako dugu jolas txikiak programatzen, gero etxera eraman ahal izango ditugunak. Hasi hemen ikasten eta zure kabuz sortu ahal izango dituzu nahi adina joko etxean.

     

    BIDEO-JOKOAK SORTU 8-14 urte
    Tresna sinple bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu! Diseinuan nahiz programazioan egingo ditugu hastapenak, sormena nahiz logika martxan jarri beharko ditugularik… Zatoz, jokalari! 

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /