• 25
    MAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Sari banaketa

    Atzo, maiatzak 25, arratsaldeko 18:30etan, Liburuaren Egunaren harira aurten Ormaiztegin antolatutako LETREN I.TRUKE LEHIAKETAko sariak banatu ziren Ormaiztegiko Udaletxeko pleno aretoan.

     

    28 lan aurkeztu dira guztira lehiaketa honetara, hiru modalitate desberdinetan banatuta. Saritutako lanak hiru izan dira, bat modalitate bakoitzeko:

     

    *6-11 urte modalitatean: AMETS ARCELUS MAIORA
     EMOZIOA!!
     ADARBAKAR TXIKI ALAI BAT TROSTOIKO ZETORREN MUTIKOARENGANA
    NIRE BILA ZABILTZA? – GALDETU ZION.
    – BAI: LURREKO MENDIRIK EDERRERAINO IGO NAIZ / LEIZERIK SAKONENETAN JAITSI, ETA BASO MAGIKOETAN BARNERATU ZEN AURKITZEKO ITXAROPENEZ. ETA ORAIN LORTU DUDALARIK, POZARREN NAUKAZU ZU IKUSTEAGATIK


    *12-17 urte modalitatean: LEIRE RODRIGUEZ AMUNDARAIN
    IREKI LIBURUA.
    IREKI ATEAK IRUDIMENARI
    ZABALDU HEGOAK ETA EGIN HEGAN
    MUGA GUZTIEN GAINETIK
    MUNDU BERRI BATERANTZ.
    ITXI LIBURUA.
    MUNDU BERRIAK HOR DIRAU.
    IRUDIMENEAN.
    BETIKO.


    *30 urte + modalitatean: ALOÑA ARANBURU
    BERTSO BAT IDATZIKO DET
    NORBAITEK IRAKUR DEZAN
    LIBURUAK JARTZEN DITU
    EMOZIOAK BALANTZAN;
    POESIA, NARRAZIO
    NAIZ MISTERIOA IZAN
    ESKOLAN, ETXEA ERE,
    EDOZEIN HERRIKO PLAZAN
    IRAKURTZEAREN PLAZERRA
    HOBERIKAN BADA ESAN
    TA LETREN ERREPUBLIKAN
    HIZKI TA IKURRAK DANTZAN.
    EKIN IRAKURTZEARI,
    EZ IZAN INOR ZALANTZAN
    HALA BAZAN O EZ BAZAN
    SAR DADIDALA KALABAZAN.

     


    Jon Enrique Galarza Ormaiztegiko Alkatearen eskutik jaso dute diploma eta Izaskun Unzurrunzaga Pildain Kultur zinegotziak eman die saria, E-book bana, hain zuzen. Irabazle sortatu diren hiru lanek, hilabete gutxiren buruan Ormaiztegin berrikuntza lanetan hasiko den Kultur Etxe berriko horma batean merezi duren lekua izango dute.

     

    Ormaiztegiko Udalak eskerrak ematen dizkie egitasmo honetan parte-hartu duten lagun guztiei eta datorren urtean ere parte-hartzera animatzen ditu. Aurkeztutako lan guztiak lotura honetan irakur ditzakezue.

     

    Era berean, Ormaiztegiko Udalak aukera aprobetxatu nahi du eskerrak emateko Liburuaren Egunaren harira azken urteetan antolatutako tailerrak prestatu eta garatu dituzten Kontxi Simon eta Nekane Peralto artista herritarrei. 

     

     

     ZORIONAK HIRU IRABAZLEEI

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
2018, urria
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
56
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
1920
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
2627
 
28
 
29
 
30
 
31
 
    
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /