• 4
    URT
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    IZAN BEDI EMAKUMEA antzezlana

    Datorren urtarrilak 4an IZAN BEDI EMAKUMEA antzerkia ikusteko aukera izango da Zubipe kiroldegian.

    Sarrerak asteburu honetan jarriko dira salgai herriko tabernetan 5€tan.

     

    URTARRILAK 4, 22:00etan Zubipen.

     

    Antzezlanaren Sinopsia ikusteko ireki berri hau.

    Koldo Camposek idatzitako antzezlana da “Hágase la mujer” urteetan latinoamerikan zehar konpainia ezberdinek antzeztu dute. Orain Koldo Campos beraren zuzendaritzapean eta Jose Luis Otamendik euskaratua “Izan bedi emakumea”, Koldarrak antzerki taldeak antzeztuko du.

    Paradisuan finkatutako fikziozko komedia da. Ekintza bakarrean, paradisuko etxeko lan eta gizonaren ugalketaz arduratuko den gizakia sortzeko asmoan, jaungoikoa eta gizonaren artean sortuko diren arazoak kontatzen ditu. Arazoak handitzen joango dira, batik bat, kontratatutako emakumeak aitortzen duenean bera ez dela espero zuten “emakumea” eta hura ez dela berak espero zuen paradisua.

     

    Aktore lanetan Azkoitiko Koldarrak taldekoak ikusiko ditugu: Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, Itziar Elias, Pablo Dominguez, Naroa Epelde, Koldo Campos.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /