• 29
    IRAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Freskotik, baina giro onean igaro dituzte Ormaiztegin San Migel jaiak. Hona hemen larunbatean egin ziren toka, harrikalari eta patata tortila lehiaketako zenbait irudi.

    San Migel jaiak ospatuko dituzte larunbat honetan Ormaiztegin. Goizetik hasiko da festa Mendi bizikleta probarekin eta gaueko ordu txikiak arte luzatzeko aukera izango da Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.

    Larunbateko jaiarekin lotuta, ostiral arratsaldeko 19:00etan Sasi-pilotari txapelketa jokatuko da Zubipe kiroldegian.

    XVIII. mendi bizikleta ibilaldian izen ematea goizeko 9:30etatik aurrera udaletxe azpian egin beharko da. Federatuak 5 euro eta federatugabeek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Irteera 10:00etan izango da Maixune etxearen aurretik eta ibilbidea 23 kilometrokoa izango da, gaztetxoentzat beste bat motzagoa aukeran egongo delarik. Ormaiztegi, Idiazabal, Mutiloa eta Gabiriko mendietan zehar izango da ibilaldia. Lierniko gainean edariak banatuko zaizkie txirrindulari partehartzailei. Amaiera udaletxe aurrean izango da, eta bertan, gosaria eta kirol materialen zozketa egingo da pratehartzaile guztientzat.

    Hona hemen larunbateko egitarau osoa:

    10:00 Mendi bizikleta proba.

    12:00 XXI. San Migel toka txapelketa herrikoia Muxika egurastokian.

    Ondoren XVII. harrikalari txapelketa herrikoia Berjaldegi zelaian.

    16:00 XXII. San Migel mus txapelketa eliz atarian.

    16:30 Haurrentzako jokoak udaletxe ondoko enparantzan.

    17:45 VI. San Migel patata tortila txapelketa herriko enparantzan.

    20:15 Ardo kupelaren irekiera Muxika egurastokian.

    21:00 Afari herrikoia garai bateko era berreskuratuz Muxika egurastokian.

    Jarraian Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen kale animazioa.

     

    2012/09/27
    Ormaiztegi
    Nork Goierri Mendebaldeko Hitza

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /