• 22
    EKA
    2013
    GOIERRIKO ESKOLAUMEEN PILOTA TXAPELKETA

    Ekainaren 22an, arratsaldeko 15:30etan hasita, VII. Goierri beheko 10 udalen eskolaumeen pilota txapelketako partiduak izango dira Zubipe kiroldegian. 

     

    Txapelketan parte hartzen duten herri guztietan izango dira partiduak. Ataunen, Idiazabalen adibidez, jokatu dira jada. Ormaiztegiko partiduak eta gero, Olaberria eta Lazkaokoekin amaituko da txapelketa.

     

    Antolatzailea: Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkartea (LAPKE).

  • 21
    EKA
    2013
    TXINDATA MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUA

    Ekainaren 21ean, apar festaren ondoren, Txindata musika eskolako ikasleek kurtso amaierako kontzertua eskainiko digute. Hitzordua arratsaldeko 18:30etan, eliz atarian izango da. 

  • 21
    EKA
    2013
    APAR FESTA

    Ekainaren 21ean, ostirala, azken eskola eguna dela eta, oporraldien hasiera ospatzeko apar festa egingo da arratsaldeko 15:00etan eskola kanpoaldean.

  • 20
    EKA
    2013
  • 18
    EKA
    2013
    MAITE ARRESE IPUIN KONTALARIA

    Ekainaren 18an, asteartea, Maite Arrese ipuin kontalaria izango dugu liburutegian, arratsaldeko 16:30etan. 4 urtetik aurrerakoentzat zuzendua dagoen saioan, "Amamaren magalean" titulupean bildutako ipuinen kontaketa eskainiko digu. 

  • 15
    EKA
    2013
    IGARTZA ARKU TIRAKETA TALDEAREN ERAKUSTALDIA

    Ekainaren 15ean, larunbata, Beasaingo Igartza arku tiraketa taldearen erakustaldiaz gozatzeko aukera izango dugu arratsaldeko 17:30etan, Zubipe kiroldegian.

     

    Taldekideen erakustaldiaz gain, bertara gerturatzen direnek , kirol honetan zer nolako trebetasuna duten probatzeko aukera izango dute.

  • 14
    EKA
    2013

    Ekainaren 14an, ostirala, María Martín González sopranoaren eta Alberto Saez Puente pianojolearen kontzertua izango dugu arratsaldeko 19:00etan Ander Deunaren elizan.

     

     

  • 11
    EKA
    2013
    "ZULUETA" DOKUMENTALAREN EMANALDIA

    Ekainaren 11n, asteartea, "Zulueta: Azúcar moreno" dokumentalaren emanaldia izango dugu arratsaldeko 18:30etan kultur aretoan.

     

    Pasa den astearteko dokumentala bezala, hau ere, Ángel González Katarainek zuzendu du eta "Siete calles de La Habana" proiektuko bigarren lana da. 

     

    Oraingo honetan, Habanako Zulueta kalearen nondik norakoak aztertuz, Julian Zulueta arabarraren berri izango dugu. Kubako oligarkiako kide izan zen XIX. mendeko pertsonaia garrantzitsu hau, azukrearen industrian eta mailegu-emale lanetan jardun zen, baita pertsonen trafikoan ere. 

     

     

  • 8
    EKA
    2013

    Urtero legez, ekainaren 8an, larunbata, Txotx afaria egingo da Barduliarrak elkartean.

     

    Antolatzailea: Barduliarrak.

  • 4
    EKA
    2013
    "BELASCOAIN" DOKUMENTALAREN EMANALDIA

    Ekainaren 4ean, asteartea, ekain kulturalaren programazioaren barruan, "Belascoain" dokumentalaren emanaldia izango dugu arratsaldeko 18:30etan kultur aretoan.

     

    "Belascoain" dokumentala Angel González Katarain ordiziarrak zuzendua izan da eta "Semillas en el tiempo"-k ekoitzi du. "Siete calles de La Habana" proiektuaren barruko lehen dokumentala da. Proiektu honen asmoa, Habanan euskal izenak dituzten zazpi kaleren inguruan zazpi dokumental egitea da.

     

    Lehen saio honetan, "Belascoain" kalean zegoen Jai Alai frontoiaren eta horren inguruan mugitzen zen giroaren berri izango dugu.

2020, abendua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /