Uztailaren 8tik igerilekua ixten den egunera arte, liburutegiaren zati batetaz gozatzeko aukera izango da igerilekuan, bainu bat hartu edota eguzkia hartzeaz gain, irakurtzeko aukera ere egongo baita.
Ekintza honek, liburutegia herritarrei gerturatzea eta ezagutzera ematea du helburu. Eguraldi onarekin jendeak denbora asko pasatzen du igerilekuan eta beraz, aukera ezin hobea da irakurzaletasuna sustatzeko.
Liburutegia egunero 11:00etatik 19:00etara egongo da erabilgarri haur, gazte zein helduentzako. Bertan, komikiak, eleberri laburrak, egunkaria, aldizkariak, ipuinak... aurkitu ahalko dira. Igerilekuko erabiltzaileek zerbait irakurri nahi izanez gero, sarrerako pertsonarengana gerturatu eta datu batzuk eman besterik ez dute.
Gozatu liburutegiaz udan ere!!
Ekainaren 29tik, larunbata, irailaren 6ra bitartean, San Luisen 100.000 semeak aldi baterako erakusketa berria bisitatzeko aukera izango da. Oraingo honetan, ikuspegi garaikidea landuko dute Azucena Vieites, Juan Pérez Aguirregoikoa eta Andrés Rábago artisten obrekin eta irailetik aurrera ikuspegi historikoa, grabatuen laguntzarekin.
Eraskusketa, Bake ituna. Donostia 2016 proiektuaren barruan kokatzen da.
Informazio gehiagorako:
http://www.zumalakarregimuseoa.net/agenda/erakusketa-berria-san-luisen-100.000-semeak-narratiba-garaikidea
https://www.facebook.com/zumalakarregi?fref=ts
Ekainaren 27an, osteguna, arratsaldeko 17:30etan hasita, Ormaiztegiko eskalada taldeak ikastaro bat eskainiko du nahi duen guztiarentzat.
Parte hartu nahi izanez gero, Zubipe kiroldegira gerturatu, hitzordua bertan izango baita.
Ekainaren 25ean, asteartea, Jon Maiak zuzendutako eta Nazioen Mundua ekimenak bultzatutako "Gazta zati bat" dokumentala ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 18:30etan, kultur aretoan.
Proiekzioa aurkeztera Nazioen Mundua taldeko kide bat etorriko da.
Dokumentalaren trailerra ikusi nahi?
Ekainaren 24tik uztailaren 30era, biak barne, liburutegia 11:00etatik 13.00etara irekiko da.
Ekainaren 23an, urtero legez, San Joan bezpera dela eta, ospakizunak izango ditugu Ormaiztegin. Gaueko 21:00etan, tantaia jarriko da herri gunean, herriko trikitilariek alaituriko giroan, eta gaueko 22:00etan, San Joan sua piztuko da, Urretxuko zuhaitzaren soinua kolektiboko txalapartari bikote baten laguntzarekin.
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /