Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Ormaiztegin egun horretarako bi ekintza daude antolatuta:
Alde batetik, arratsaldeko 18.00etan "La bicicleta verde" pelikula ikusteko aukera izango dugu, ondoren solasaldia egingo delarik.
Ondoren, 22.00etan bertso jaialdia izango da. Informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.
Datorren asteazkenean, martxoak 5, Ormaiztegiko Udalak Zumalakarregi Museoaren laguntzarekin antolatutako 'Euskal Herriko Mapak' erakusketaren irekiera ekitaldira ospatuko da.
Eguna eta ordua: martxoak 5, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan.
Lekua: Zumalakarregi Museoa. Muxika egurastokia, 6. Ormaiztegi.
Hizlaria: Jose Mari Espartza, 'Euskal Herriko Mapak' erakusketaren komisarioa.
Hizkuntza: euskaraz
Erakusketa Zumalakarregi museoan ikusgai egongo da Martxoak 5etik 16ra arte, asteazkenetik ostegunera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegian
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ANIMATU, eta aurrez ESKERRIK ASKO!
Bihar, asteazkena, otsailak 26, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan ikusgai dagoen 'Giza eskubideen bortxaketen memoria Kolonbian' erakusketaren arduradun den Mario Humberto Calixtok eskeiniko duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Animatu!
Eguna eta ordua: otsailak 26, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan.
Lekua: Zumalakarregi Museoa. Muxika egurastokia, 6. Ormaiztegi.
Hizkuntza: gazteleraz.
Datorren urtarrilak 4an IZAN BEDI EMAKUMEA antzerkia ikusteko aukera izango da Zubipe kiroldegian.
Sarrerak asteburu honetan jarriko dira salgai herriko tabernetan 5€tan.
URTARRILAK 4, 22:00etan Zubipen.
Antzezlanaren Sinopsia ikusteko ireki berri hau.
Kaixo lagun,
Abenduaren 28an, larunbata, Ormaiztegiko euskararen eguna ospatuko dugu. Antolatu diren ekintzetan parte hartzeko, ezinbestekoa da liburutegian, udaletxean edota museoan apuntatzea.
Ikusi kartela eta animatu!!
Kaixo denori!!!
Aste honetan eta hurrengoan liburutegia 11:00etatik 13:00etara irekiko da, abenduaren 24an, 25ean eta 31an eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan itxita egongo baita.
Abenduaren 20an, ostirala, arratsaldeko 16:30etan AUTU MAUTUREN "EUSKAL MITOLOGIA" IPUIN KONTAKETA izango dugu liburutegian.
Animatu eta etor zaitez!!
Kaixo lagun,
Ostiral honetan, abenduaren 13an arratsaldeko 17:00etan, Zurrumurru antzerki taldearen eskutik "ANDRINA BASANDRINA" IPUIN KONTAKETA saioa izango dugu liburutegian. 4-5 urtetik gorako haurrei zuzendua doa.
Informazio gehiagorako: http://www.zurrumurru.org/eu/cuentacuentos/1#prettyPhoto
Ez galdu Andrina ezagutzeko aukera paregabea!!
Gaur 19:30etan, Arkaitz Yurritaren "Livingston irla, antartidako txoko bat" ikus-entzunezkoa izango dugu.
Mendi asteko lehen egunarekin batera, kultur aretoko pantaila berria estreinatuko da gainera.
Animatu eta gerturatu zaitez!!
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /