• 1
    ABE
    2019
    Pirioetako burdinaren bideko ondare industriala erakusketa ibiltaria

     

    Pirinioetako Burdinaren Bidea ibilbideko zatia da Ormaiztegiko Trenzubia. Urtebete pasatxo da elkarte honek gaur duen forma hartu eta erakusketa ibiltaria abiatu zuela. Mutiloan ikusgai egon da azken asteetan, eta, abenduaren 1a bitartean Ormaiztegiko Gizarte Etxeko sarreran duzue zuen gozamenerako.


    Erakusketa honen harira, hitzaldia antolatu dugu Zumalakarregi Museoak eta Udalak elkarlanean. Euskal Burdinbidearen Museoko zuzendari eta gaian aditua den Juanjo Olaizola izango dugu hizlari bertan, EL FERROCARRIL DEL NORTE, COLUMNA VERTEBRAL DE GIPUZKOA izenburua hartu duen saioan. 

    Azaroaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan.

  • 1
    ABE
    2019
  • 1
    ABE
    2019
    Erakusketa. Ander Deuna Jaiak 2019

     

    Irailaren 5ean martxan jarri zuen Ormaiztegiko Udalak Ander Deuna Jaiak 2019ko egitarauko azala aukeratzeko portada lehiaketa. Urriaren 2an amaitu zen lanak aurkezteko epea eta, urriaren 23an, arratsaldeko 18:30etan udaletxean banatu dira sariak.

     

    LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

     

    · Portada lehiaketako irabazlea Kontxi Simon Bartolome izan da eta 300€ko diru-saria eta oroigarria jaso ditu. LAN IRABAZLEA (ezkerretara)

     

    · 12 urtetik beherako herritarren artean antolatutako VI.Marrazki lehiaketako irabazlea Elorri Okariz Repiso izan da eta oroigarria eta margoak jaso ditu. LAN IRABAZLEA (eskubitara)

     

    Sariak zinegotzi Ione Usabiaga, Aitor Okariz eta Lierni Yurritak banatu dituzte.

     

    AURKEZTUTAKO LANEKIN ERAKUSKETA

     

    Urriaren 23tik aurrera eta Ander Deuna Jaiak amaitu arte (abenduaren 1 arte zehazki), ikusgai dituzue Ormaiztegiko gizarte etxeko tabernako erakusketen txokoan lehiaketara aurkeztutako lanak. ERAKUSKETA
     

  • 29
    AZA
    2019
    Danborradetako entseguak. Ander Deuna Jaiak 2019

     

    HAURREN DANBORRADA EGUNA: AZAROAREN 24A, 12:00ETAN

     

    HELDUEN DANBORRADA EGUNA: AZAROAREN 29A, 20:00ETAN

     

    HAUR NAHIZ HELDUEN DANBORRADAKO ENTSEGUAK

     

    Herritarrei ondorengoa jakinarazten diegu.

     

    Aurtengo danborradako entseguak datorren azaroaren 6an hasiko dira eta udaletxepean izango dira. Haurrena 19:15etan hasiko da. Helduena, berriz, 20:15etan. Asteazken eta ostiraletan.

     

    Helduen entseguetara bakoitzak bere makilak eraman behar ditu eta danborradan izen-ematea nahiz afarirako tikea erosteko aukera ere entseguetan izango dute. 

  • 17
    AZA
    2019

     

    EGITARAUA PDF-an

     

    26. MENDI ETA ABENTURA ASTEA 2019

    Azaroaren 11tik 17ra ORMAIZTEGIN

     

    Azaroak 11, astelehena, Barduliarrak elkartean


    GaRaIaN GaRaIKOa ETa BERTaKOa
    Herri eskolako haurrekin zizka-mizka orekatua definitu eta gure elikagaiekin prestatuko dugu.

     

     

    Azaroak 12, Asteartea 19:00, Gizarte etxea

    18:50
    LUNCH-a. UZTa BaNaTZEN
    Herri eskolako haurrek prestatutako lunch osasuntsua zerbitzatuko diete Mendi Asteko ikusleei, ikasitakoa partekatuz.

    Jarraian

    ANE HERNANIren “EXPECT THE UNEXPECTED” ikus-entzunezkoa.
    4 euskaldun 2017ko udaberrian mendiko eskia egitera joan ziren KAnAdAKo MEndi HArritsuEtArA eta han elur-jauzi izugarri baten lekuko izan ziren. Elur-jauziaren eta bidaiaren nondik-norakoak ikus daitezke emanaldi honetan. 
    *Euskaraz

     

     

    Azaroak 13, asteazkena, 19:00, Gizarte etxea

    aNDONI ORMaZaBaLen “LEHOINaBaRRaREN aZTaRNa” ikus-entzunezkoa.
    Bere anaia Xabik utzitako argazki eta egunkaria oinarri, mendizale gaztea nor zen azaldu eta egindakoak oroitzen ditu emanaldi honetan. Xabiren izaera, abenturak eta istorioak bere ahotik eta bere bide-lagunen ahotik entzutea, bizitzea merezi duen bizitza honen laburpen txiki bat da. Azken finean, oroitzapenean bada ere, Xabi bera bizirik mantentzeko aukera bat.

    *Euskaraz

     

     

    Azaroak 14, osteguna, 19:00, gizarte etxea

    ON Produkzioak eta LANDARLAN Ingurumen Elkartearen eskutik “aRaLaR. MUNDUa LEKU DEN LURRa"
    Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin  batera, kontserbaziorako deia egiten dute.
    *Euskaraz

     

     

    Azaroak 15, ostirala, 19:00, gizarte etxea

    19:00
    IKER MaDOZ eskalatzailearen “ESKaLaTZEN...NOLa ETa ZEINEKIN” ikus-entzunezkoa.
    istorioa etxeko mendietatik hasten da, Pirineotatik hain zuzen ere, torre de Marboré,  Peña Montañesa, ordesa,  Gavarnie... bezalako tokiak bisitatuz, udako eta neguko  irteerak tartekatuz. Gero bidaiak Alpetan egiten du geldialdi txiki bat, hango zenbait bide klasiko eta bikainak eskalatzeko  (Grandes Jorasses, dru, Cervino, Aiguille Verte, Pre de Bar...). Azkenik, Kandersteg-eko izotzeko eta mixtoko bideak ezagutu ta gero, Alaskan geldialdi bat egin eta Peruraino juten gera, Huayhuash mendilerroko Jirishanka mendian bizitako abentura aparta kontatzeko.
    *Euskaraz

     

    Azaroak 17, igandea 


    10:00-13:30 Karpa
    AZAROAN AZAK SOROAN
    Familian gozatzeko ekintza partehartzailea. Baserri eta kontsumo ohituren inguruan erreflexioa bultzatuko dugu hamaiketako osasuntsuaz lagunduta. igandea

    09:00
    MENDI IBILaLDIa - sALidA MontAÑErA
    udaletxea – Arandia – urbizu – Zelandieta – Española –Liernia – ormaiztegiko plaza (2 ordu).
    izen-ematea- inscripciones: azaroak 15 arte. *Amaieran hamaiketako osasuntsua


    18:30 Eliz atarian
    GAZTAINA JATEA - CAstAÑAdA

  • 8
    AZA
    2019

     

    2020.URTEKO HERRIKO EGUTEGIA OSATUKO DUTEN ARGAZKIAK ORMAIZTEGIKO HERRITARREK ORMAIZTEGIN ATERATAKOAK IZATEA NAHI DUGU.

     

    Bidali zure argazkiak azaroaren 8a aurretik  kultura@ormaiztegi.eus helbidera:

     

    · Bereizmen altuko argazkiak (300 ppi gutx.)
    · Herritar bakoitzak 5 argazki gehienez

     

    PARTE-HARTZAILEEN ARTEAN SASKI EDER BAT ZOZKATUKO DA.
     

  • 30
    URR
    2019
  • 23
    URR
    2019

     

    Datorren urriaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan bilduko da beste behin jai batzordea jaien antolaketan azken pausuak emateko.

    Amaitutakoan, jaietako egitarauko azala aukeratzeko antolatu dugun PORTADA LEHIAKETAko lanen erakusketa irekiko da, gizarte etxeko tabernan, 20:00ak inguruan

     

    Herriko elkarte, koadrila, eragile edota herritarrei guztiei ateak zabalik dituzue, animatu guztion artean jai herrikoiagoak antolatzera.  

  • 20
    URR
    2019
    San Mielak Ormaiztin. Argazki erakusketa

     

    SAN MIELAK ORMAIZTIN ARGAZKI ERAKUSKETA

     

    Urriaren 20a bitartean ikusgai duzue gizarte etxeko tabernan. 

     

    Argazki bilduma

    Angel Elorza Beitia

  • 15
    URR
    2019
    EUSKARALDIA ORMAIZTEGIN Herrian Euskaraldia martxan jartzeko batzordea sortzeko helburuz bilera egingo dugu: Urriak 15, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, udaletxepean. Euskaraldiko antolaketan modu batera edo beste parte-hartu nahi duten herritar guztiak deitzen ditugu bertara.
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /