• 8
    MAR
    2013
    EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO OSPAKIZUNAK

    Martxoaren 8ko eguna ospatzeko asmoz, ondorengo ekintzak antolatu dira:

     

    MARTXOAK 8, OSTIRALA

     

    18:30etatik 20:30etara:

     

    Lehenik, DEBEKATUTA DAGO OROITZEA Txaber Larreategi eta Josu Martinez zuzendarien DOKUMENTAL HISTORIKOAREN EMANALDIA, kultur aretoan.

     

    Ondoren, ZENBAIT GAIREN INGURUKO SOLASALDIA izango dugu.

     

    21:00etan:

     

    BERTSO-AFARIA ANE LABAKA eta MANEX AGIRRE bertsolariekin, Barduliarrak sozietatean.

    Sarrerak 20€tan salgai Zipotz tabernan martxoaren 6ra arte (asteazkena).

     

    MARTXOAK 9, LARUNBATA

     

    12:00etatik aurrera:

     

    12 urte bitarteko GAZTETXO ETA HAUEN FAMILIENTZAKO TAILER BEREZIA, Zumalakarregi museoan.

     

    Programazioa

    - Zergatik ospatzen da emakumearen nazioarteko eguna?

    - Ormaiztegiko hiru emakumeen (gazte, heldu, adinekoa) bizipenak deskubritu nahi?

    - Tribial feministan jolastu nahi?

    (Izen emateak museoan bertan, 943 88 99 00 telefonoan edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net)

     

     

    Antolatzailea: Ormaiztegiko udala, Zumalakarregi museoa

    Laguntzailea: Barduliarrak elkartea, Ormaiztegiko jubilatuak, Guraso elkartea

  • 23
    OTS
    2013
    Korrikaren aldeko mus txapelketa

    NOIZ: Otsailak 23 larunbata, 16:30etan izen ematea

     

    NON: Murua tabernan

  • 4
    OTS
    2013

    Otsailaren 4ean, astelehena, Santa Ageda bezpera dela eta, ohitura zaharrei jarraituz kantu taldea izango dugu gure herriko kaleetan zehar. Parte hartzeko gerturatu zaitezte arratsaldeko 18:00etan udaletxera. Nahi duenak aukera izango du entsegu bat egiteko 17:30etan udaletxe azpiko aretora (KZ gunea) agertuta.

     

    Arratsaldea kantuan pasatzera gonbidatzen zaituztegu!!

  • 2
    OTS
    2013

    Larunbat honetan, otsailaren 2an, Euskal Herriko mus txapelketaren Ormaiztegiko kanporaketa izango dugu. Hitzordua Murua tabernan izango da arratsaldeko 17:00etan.

  • 5
    URT
    2013
    Erregeen heraldoa eta zamalkada

    13:00etatik aurrera ERREGEEN HERALDOA. Ekialdetik Ormaiztegira erregeak noiz iritsiko diren adieraziko digun heraldoari hasera emango zaio herriko enparantzan. Ondoren herriko auzo desberdinetan zehar banatuko dute beraien mezua.


    19:00etatik aurrera ERREGEEN ZAMALKADA. Erregeak ekialdetik mendizabalera iritsiko dira, handik enparantzan kokatuko den estalpera abiatzeko. Haurrekin egon eta eskariak jaso ondoren, Gabirirako bidea hartuko dute.
     

     

    ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU

  • 30
    ABE
    2012
    XLII. ORMAIZTEGIKO ZIKLO KROSS SARI NAGUSIA ETA EUSKADIKO TXAPELKETA

    Aurten 50. urteurrena ospatzen da.

     

    09:30etan KADETEAK NESKAK-MUTILAK

     

    10:15etan JUNIOR MUTILAK ETA JUNIOR-ELITE NESKAK


    11:15etan MASTER 30-40-50


    12:15etan SUB-23 ELITE MUTILAK


    13:15etan ELITE MUTILAK
     

  • 27
    ABE
    2012
    Adin guztientzako Gabon parkea

    Ordutegia: 12:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 18:00etara

    Non:  Zubipe kiroldegian.
     

     

  • 24
    ABE
    2012
    Gabon ospakizunak

    Egun guztian zehar herriko kaleak GABON KANTAK eskainiz ibiliko diren taldeek alaituak izango dira.

     

    18:30etan OLENTZEROREN ETORRERA.
    Ondoren, GAZTAINA JANA EUSKAL PRESOEN ALDE, herriko enparantzan.

     

    20:00etatik aurrera GABON KANTEN ESKAINTZA, eliz atarian.


    Egun honetako ekitaldi guztietan parte har dezazuen herritar guztiei dei zabala luzatzen zaizue. Animatu herriko kaleetan abestuz ibiliko diren taldeekin bat egitera!
     

  • 21
    ABE
    2012
    Ipuin kontaketa, txistorrada eta musika eskolaren kontzertua

    16:30etan GABONETAKO EUSKAL IPUINEN KONTAKETA IXABEL MILLETEN ESKUTIK, liburutegian.

    18:00etan TXISTORRADA ETA OPARI ZOZKETA, Jubilatuen elkartean.

    19:30etan TXINDATA MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLE ETA IKASLEEN KONTZERTUA, Ander Deunaren elizan.
     

  • 12
    ABE
    2012
2018, uztaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
23
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
     
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /