• 22
    EKA
    2013
    ORMAIZTEGIKO LOREZ 2013ko SARI BANAKETA

    Ekainaren 22an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Ormaiztegiko Lorez 2013 lehiaketako sari banaketa egingo da udaletxeko areto nagusian. 

     

    Lehiaketak herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Ormaiztegiri itxura atseginagoa eta politagoa ematen dioten bizilagunak saritzea du helburu. 

     

    Aurtengoan, kaleko balkoi eta leihoen artean hiru sari banatuko dira eta baserrien artean bat. Saritu bakoitzak diploma jasotzeaz gain, oparia eta Altzibar lorategian gastatzeko 50 €-ko bonoa eramango ditu.

     

    SARITUAK IKUSTEKO KLIKATU

  • 21
    EKA
    2013
    TXINDATA MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUA

    Ekainaren 21ean, apar festaren ondoren, Txindata musika eskolako ikasleek kurtso amaierako kontzertua eskainiko digute. Hitzordua arratsaldeko 18:30etan, eliz atarian izango da. 

  • 21
    EKA
    2013
    APAR FESTA

    Ekainaren 21ean, ostirala, azken eskola eguna dela eta, oporraldien hasiera ospatzeko apar festa egingo da arratsaldeko 15:00etan eskola kanpoaldean.

  • 20
    EKA
    2013
  • 8
    EKA
    2013

    Urtero legez, ekainaren 8an, larunbata, Txotx afaria egingo da Barduliarrak elkartean.

     

    Antolatzailea: Barduliarrak.

  • 4
    MAI
    2013

    Maiatzaren 4an, larunbata, arratsaldeko 16:00etan hasita, Mutiloa-Ormaiztegi III. Bide Berdearen Eguna ospatuko da. Familian zein lagun artean egiteko plan polita, ANIMATU!!!

     

    Informazio gehiagorako klikatu albistean.

  • 25
    API
    2013

    Apirilaren 25etik maiatzaren 12ra bitartean, EMAKUME NEKAZARIAK. ESKUBIDEAK ETA ERREALITATEAK argazki erakusketa eta EMAKUMEAK LURRAREN DEFENTSAN dokumentala ikusteko aukera izango da Zumalakarregi museoan. Argazkiak Kolonbia, Bolivia, Txiapas eta Guatemalan atera dituzte.

     

    Ordutegia honako hau da: Asteazkenetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. 

     

    Antolatzaileak: Mundubat gobernuz kanpoko erakundea, Ormaiztegiko udala eta Zumalakarregi museoa.

  • 23
    API
    2013
    ORMAIZTEGIKO Igo LIBURU TRUKE AZOKA

    Apirilaren 23an, asteartea, liburuaren nazioarteko eguna ospatzen da. Hori dela eta, lehenengoz Ormaiztegiko liburu truke azoka egingo da Zubipe kiroldegi kanpoaldean arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

     

    Azokaren nondik norakoak ezagutu nahi? Klikatu notizian.

     

     

  • 23
    MAR
    2013
    ESKOLARTEKO UMEEN TXIRRINDU PROBAK

    Martxoaren 23an, larunbata, urtero legez, eskolarteko umeen txirrindu probak ospatuko dira. Hasiera 16:30etan izango da.

     

    Hiru proba egingo dira denera. Lehenengo, Benjamin mailako umeak aterako dira. Hauek zirkuituari bi buelta emango dizkiete. Bigarren, Alebin mailakoak aterako dira eta hauek sei buelta emango dituzte. Hirugarren, infantil maikoak aterako dira, hauek denera hamar buelta emanez. Zirkuituak 800 metro izango ditu.

     

    Helmuga Itxune jatetxearen parean jarriko da eta bertan izango da sari banaketa. 

  • 16
    MAR
    2013
    KORRIKA TXIKI EGUNA

    Martxoaren 16an, larunbata, Korrika txiki eguna izango dugu Ormaiztegin. 

     

    Egitaraua

     

    16:30ean: KORRIKA TXIKIA, herriko kaleetan zehar.

     

    Jarrain, MURAL PINTAKETA.

     

    Bukatzeko, TXOKOLATADA guraso elkartearen eskutik.

     

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /