• 1
    ABE
    2019
    Pirioetako burdinaren bideko ondare industriala erakusketa ibiltaria

     

    Pirinioetako Burdinaren Bidea ibilbideko zatia da Ormaiztegiko Trenzubia. Urtebete pasatxo da elkarte honek gaur duen forma hartu eta erakusketa ibiltaria abiatu zuela. Mutiloan ikusgai egon da azken asteetan, eta, abenduaren 1a bitartean Ormaiztegiko Gizarte Etxeko sarreran duzue zuen gozamenerako.


    Erakusketa honen harira, hitzaldia antolatu dugu Zumalakarregi Museoak eta Udalak elkarlanean. Euskal Burdinbidearen Museoko zuzendari eta gaian aditua den Juanjo Olaizola izango dugu hizlari bertan, EL FERROCARRIL DEL NORTE, COLUMNA VERTEBRAL DE GIPUZKOA izenburua hartu duen saioan. 

    Azaroaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan.

  • 17
    AZA
    2019

     

    EGITARAUA PDF-an

     

    26. MENDI ETA ABENTURA ASTEA 2019

    Azaroaren 11tik 17ra ORMAIZTEGIN

     

    Azaroak 11, astelehena, Barduliarrak elkartean


    GaRaIaN GaRaIKOa ETa BERTaKOa
    Herri eskolako haurrekin zizka-mizka orekatua definitu eta gure elikagaiekin prestatuko dugu.

     

     

    Azaroak 12, Asteartea 19:00, Gizarte etxea

    18:50
    LUNCH-a. UZTa BaNaTZEN
    Herri eskolako haurrek prestatutako lunch osasuntsua zerbitzatuko diete Mendi Asteko ikusleei, ikasitakoa partekatuz.

    Jarraian

    ANE HERNANIren “EXPECT THE UNEXPECTED” ikus-entzunezkoa.
    4 euskaldun 2017ko udaberrian mendiko eskia egitera joan ziren KAnAdAKo MEndi HArritsuEtArA eta han elur-jauzi izugarri baten lekuko izan ziren. Elur-jauziaren eta bidaiaren nondik-norakoak ikus daitezke emanaldi honetan. 
    *Euskaraz

     

     

    Azaroak 13, asteazkena, 19:00, Gizarte etxea

    aNDONI ORMaZaBaLen “LEHOINaBaRRaREN aZTaRNa” ikus-entzunezkoa.
    Bere anaia Xabik utzitako argazki eta egunkaria oinarri, mendizale gaztea nor zen azaldu eta egindakoak oroitzen ditu emanaldi honetan. Xabiren izaera, abenturak eta istorioak bere ahotik eta bere bide-lagunen ahotik entzutea, bizitzea merezi duen bizitza honen laburpen txiki bat da. Azken finean, oroitzapenean bada ere, Xabi bera bizirik mantentzeko aukera bat.

    *Euskaraz

     

     

    Azaroak 14, osteguna, 19:00, gizarte etxea

    ON Produkzioak eta LANDARLAN Ingurumen Elkartearen eskutik “aRaLaR. MUNDUa LEKU DEN LURRa"
    Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin  batera, kontserbaziorako deia egiten dute.
    *Euskaraz

     

     

    Azaroak 15, ostirala, 19:00, gizarte etxea

    19:00
    IKER MaDOZ eskalatzailearen “ESKaLaTZEN...NOLa ETa ZEINEKIN” ikus-entzunezkoa.
    istorioa etxeko mendietatik hasten da, Pirineotatik hain zuzen ere, torre de Marboré,  Peña Montañesa, ordesa,  Gavarnie... bezalako tokiak bisitatuz, udako eta neguko  irteerak tartekatuz. Gero bidaiak Alpetan egiten du geldialdi txiki bat, hango zenbait bide klasiko eta bikainak eskalatzeko  (Grandes Jorasses, dru, Cervino, Aiguille Verte, Pre de Bar...). Azkenik, Kandersteg-eko izotzeko eta mixtoko bideak ezagutu ta gero, Alaskan geldialdi bat egin eta Peruraino juten gera, Huayhuash mendilerroko Jirishanka mendian bizitako abentura aparta kontatzeko.
    *Euskaraz

     

    Azaroak 17, igandea 


    10:00-13:30 Karpa
    AZAROAN AZAK SOROAN
    Familian gozatzeko ekintza partehartzailea. Baserri eta kontsumo ohituren inguruan erreflexioa bultzatuko dugu hamaiketako osasuntsuaz lagunduta. igandea

    09:00
    MENDI IBILaLDIa - sALidA MontAÑErA
    udaletxea – Arandia – urbizu – Zelandieta – Española –Liernia – ormaiztegiko plaza (2 ordu).
    izen-ematea- inscripciones: azaroak 15 arte. *Amaieran hamaiketako osasuntsua


    18:30 Eliz atarian
    GAZTAINA JATEA - CAstAÑAdA

  • 11
    URR
    2019
    Parketarrak Ormaiztegira itzuliko dira

     

    Irailaren 27, urriaren 4, 11 eta 18an, Urtxintxa eskolako PARKETARRAK Ormaiztegira itzuliko dira, herriko haur eta gaztetxoenekin euskaraz jolastu eta kantatzeko prest. 

     

    Ostiraletan haurrak familiartekoez lagunduta: 

    17:00etan ZABU-ZIBU (3-5urte)

    18:00etan TXIRRINTXON (6-9 urte)

    udaletxeko parke estalian. 

  • 6
    URR
    2019
    Jubilatuen eguna Ormaiztegin

     

    URRIAK 6, IGANDEA

     

    12:00 MEZA ORMAIZTEGIKO ANDER DEUNA ELIZAN

     

    14:00ETAN BAZKARIA MUJIKA JATETXEAN

     

    JARRAIAN BAZKALOSTEA ELUSTONDO ANAI-ARREBEKIN

  • 28
    IRAI
    2019

     

    EGITARAUA PDFan

     

    irailaren 20tik urriaren 20ra

    San Mielak Ormaiztin ARGAZKI ERAKUSKETA 

     

    irailaren 28an 


    09:00 Herrian zehar
    XXV. MENDI BIZIKLETA PROBA
    Izen-ematea: 08:15etan Udaletxean.
    Amaieran, hamaiketakoa eta oparien zozketa.
    Al finalizar, hamaiketako y sorteo de obsequios.

     

    11:00 Urbeltz zelaian
    FUTBOL3
    Izen-ematea 10:30ean.

     

    11:45 Karpan
    XXVIII. SAN MIGEL TOKA TXAPELKETA HERRIKOIA
    Izen-ematea 12:15ak arte.
    Sariak / Premios:
    1º Garaikurra eta arkumea / Trofeo y cordero. 2º Garaikurra eta legatza / Trofeo y merluza.

     

    Ondoren Berjaldegin
    XXIV. HARRIKALARI TXAPELKETA HERRIKOIA
    Errekorra: 28,95m. Borja Irizar (2.080 gr-ko harria) · 12,55m. Amaia Eskisabel
    Sariak / Premios:
    1º Garaikurra eta harriaren pisua txuletetan / Trofeo y peso de la piedra en chuletas.
    2º Garaikurra eta harriaren pisua odolkitan / Trofeo y peso de la piedra en morcillas.



    12:00etatik 15:00etara
    OSTO ETA ALE  taldea / Grupo OSTO ETA ALE.

     

    16:00 Eliz-atarian
    XXIX. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA HERRIKOIA
    Izen-ematea 15:00etatik 15:45ak arte. Bikoteko 10€ por pareja.
    Sariak / Premios:
    1º Txapela, garaikurra, afaria eta bildutakoaren %50a / Txapela, trofeo, cena y el 50% de la recaudación.
    2º Garaikurra, gazta eta bildutakoaren %30a / Trofeo, queso y el 30% de la recaudación.
    3º Ardo kaxa eta bildutakoaren %20a / Caja de vino y el 20% de la recaudación.

     

    17:00 Plazan
    HAURRENTZAKO JOKOAK eta MERIENDA

     

    17:00-19:00 Plazan
    ROL ETA MAHAI JOKOAK

     

    17:45 Arbolarin
    XIII. SAN MIGEL PATATA TORTILLA TXAPELKETA
    IZEN-EMATEA irailaren 26a arte • 644 429 501 • kultura@ormaiztegi.eus
    Sariak / Premios: afaria KUKOn, mantalak eta Odolki eguneko epaimahaikide izatea.
    Delantales ofrecidos por el Museo Zumalakarregi, cena y ser jurado en el Odolki eguna.

     

    20:15 Karpan
    SAGARDO KUPELAREN IREKIERA

     

    21:00 Karpan
    AFARI HERRIKOIA
    Tiketak 3€tan tabernetan irailak 26a arte. Parrillak erabilgarri.
    Tickets a 3€ en los bares hasta el 26 de septiembre. Parrillas disponibles.

     

    Jarraian
    BENTA ZAHARREKO MUTIKO ALAIAK taldearekin KALE ANIMAZIOA

  • 14
    UZT
    2019
    Lierniko Erromeria

     

    Urtero bezala, LIERNIKO ERROMERIA ospatuko dute ormaiztegiarrek uztaileko bigarren igandean, uztailaren 14an hain zuzen. 

     

    ESKUORRIA (PDF)

  • 5
    UZT
    2019
    Sari banaketa. Ormaiztegi Lorez 2019

     

    Gaur eguerdian banatu ditugu ORMAIZTEGI LOREZ 2019 lore sariketako sariak. Saria Ormaiztegiko alkate den Jon Enrique Galarzak eta Ione Usabiaga Arratibel zinegotziak banatu dituzte.

     

    Hiru sari nagusi eta hiru aipamen berezi izan dira aurtengoan.

     

    Alboan herritar sarituen zerrenda:

         

          Herriko lore eta balkoien sariak:
              Monica Colmenero López
              Ramona Urbiztondo Goikoetxea


         Baserrietako saria:
              Karterone Baserria. Bakarne Intxausti eta Maite R. Ochotorena

         

         Aipamen bereziak:
              Petit Goierri Hotel. Carolina Panadero eta Marcos Chamadoira
              Rosa Mari Sáez de Egilaz Murgiondo
              Lorea Lakunza Lizaso

     

    Argazkian herritar sarituak eta sariak banatu dituzten alkate eta zinegotzia.

     

    Zorionak guztiei egindako lanagatik.

     

    Dagoeneko zazpi urtetik gora dira udalak ORMAIZTEGI LOREZ ekimena martxan jarri zuenetik, eta, geroz eta herritar gehiago animatzen dira beraien etxeetako balkoi eta lorategiak apaintzen. Honela, eta ekimena bultzatzen jarraitzeko asmoz, datorren urtean berrikuntzak izango dira lore sariketan. Adi beraz!
     

  • 11
    EKA
    2019
    Kalean josteko VI. Eguna

     

    EKAIN KULTURALA 2019 Ormaiztegin (PDF)

     

    Ekainak 11, asteartea
    18:30-20:30 Muxika Egurastokia
    Kalean josteko VI. Eguna (KARTELA)
    Día de Tejer en Público

  • 9
    EKA
    2019
    Arku tiraketa

     

    EKAIN KULTURALA 2019 Ormaiztegin (PDF)

     

    Ekainak 9, igandea
    17:00-18:30 Berjaldegi Urbeltz Pilotalekua
    Arku Tiraketa erakustaldia
    Igartza Arku Tiraketa Elkartearekin
    Demostración de tiro con arco

     

     

  • 9
    EKA
    2019
    Rokodromoa eta Tirolina

     

    EKAIN KULTURALA 2019 Ormaiztegin (PDF)

     

    Ekainak 9, igandea
    16:00-20:00 Berjaldegi Urbeltz Pilotalekua

    Rokodromoa eta Tirolina (6 urte +)

     

     

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /