• 17
    API
    2015
    HERRI ANTZERKIKO ENTSEGUAK

    400. urteurrenaren inguruko Herri Antzerkia geroz eta gertuago dago!

     

    Hau dela eta, entseguak hastera goaz:

     

    ENTSEGUAK

     

    Apirilak 17, ostirala. 18:00 - 20:00

    NON: Kultur etxeko aretoan


     

  • 30
    URT
    2015
  • 22
    URT
    2015

     

    Lagun euskaltzale hori, agur t’erdi:

     

    Jakingo duzunez, aurten Korrikaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.

     

    2015eko martxoaren 19an Urepeletik abiatuko da 19. Korrika, eta Euskal Herria zeharkatu ondoren, martxoaren 29an Bilbora helduko da.

     

    Aurtengo Korrikak euskahaldundutzeko gonbitea luzatzen digu. Jakin badakigu, Euskal Herria euskalduntzeko norberaren etataldearen ahalmenean sinetsi eta hori erabail behar dugula. Aldi berean, euskararen eta euskalgintzaren egoeraz ahaldundu. Helburua lortzeko denon ahalegin pertsonalak auzolanean elkartuta  indarrak biderkatuko ditugu.

     

    EUSKAHALDUN! 9.Korrika batzordearen lehen deialdia
  • 21
    URT
    2015
  • 16
    URR
    2014
  • 15
    URR
    2014

    ANDER DEUNAREN JAIETARAKO KARTEL LEHIAKETA

     

    Oinarriak:

    - Neurriak: A4 eta A3
    - Konposaketa: Eskuz zein era digitalean osatutako muntaiak onartuko dira.
    - Gaia: Festak
    - Azaldu beharreko testua: “Ander Deunaren Jaiak – Azaroak 28tik Abenduak 1era – Ormaiztegi 2014”
    - Nahi adina lan aurkezteko aukera dago.
    - Lehiaketan parte-hartzen duten lan guztiek, erreprodukziorako eskubideak lehiaketaren antolatzaileari emango dizkio eta etorkizunean erabili ahal izango ditu lanaren autorea aipatzeko konpromisoa hartuz.

     

    Nola epaituko da:

    Festak antolatzeko bilera irekietan bertaratutako kideek erabakiko dute.

     

    Lanak aurkezteko:

    Gutunazal batetan egilearen izen abizenak, kartelaren izenburua eta harremanetarako zenbakia jarri beharko dira. Beste gutunazalean, aurkeztuko den lana sartu beharko da.

     

    Lanak aurkezteko epea: Urriak 15.

    Ormaiztegiko Udaletxean (astelehenetik ostiralera 08:00- 15:00).
    Ormaiztegiko Liburutegian (astelehenetik ostiralera 16:00-18:00).

     

    Saria:

    Kartelak eta jaietako egitarauaren azaleko irudi izango da (Lanaren mailak baldintzatuko du publikazioa).

    ANDER DEUNAREN JAIETARAKO KARTEL LEHIAKETA
  • 15
    IRAI
    2014
    "ORMAIZTEGIKO TRENZUBIAK 150 URTE" argazki lehiaketa

    Ormaiztegik gordetzen duen Industri arrasto garrantzitsuena den Trenzubiak 150 urte bete ditu aurten abuztuan, beraz honek Ormaiztegiri ematen dion ikuspegi bereziaz gozatzeko unea da.

    Hala, Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi Museoak Urteurren hau ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte, hauetan lehena “Ormaiztegiko Trenzubiak 150 urte” argazki lehiaketa izanik.

    Parte hartu eta irabazi Ormaiztegiko produktu izarra den bi odolki sorta, Itxune erretegiak eskainitako bi pertsonentzako afari bat eta Zumalakarregi museorako sarrerak!

    Lehiaketa internet bidez izango da. 

    Antolatzaileak: Ormaiztegiko Udala eta Zumalakarregi Museoa
    Laguntzailea: Itxune erretegia

  • 21
    EKA
    2014
    ERREKA EGUNA
    Argazkia: Hitza. 2011ko erreka egunekoa

    Ingurumenarekiko sentsibilizazio eta inplikazio ekintza hau Agenda21 proiektutik sortu zen duela urte batzuk Ormaiztegin.

    Eguna: Ekainaren 21ean, larunbata.

    Ordua: Goizeko 10.30tan

    Lekua: Udaletxe aurrean.

    Apuntatzeko epea: Ekainaren 20, ostiralera arte.

    Apuntatzeko modua: Eskolan/Udaletxean edota posta-e bidez: ormaiztegi@udal.gipuzkoa.net

    Udalak banatuko du: Garbiketarako materiala (eskularruak, e.a.).

    Eraman behar dena: Uretan ibiltzeko jantzi eta oinetako egokiak eta gogoa!!

    Garbiketa lana amaitu ondoren, partehartzaileei hamaiketakoa emango zaie.

     

2020, ekaina
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
12
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
     
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /