• 5
    MAI
    2016
    Ormaiztegi LOREZ

    Ekainak 13tik 17ra bitartean Ormaiztegiko etxe eta baserrietako balkoiak ikuskatzen arituko dira Altzibar loradendako arduradunak.

     

    Aurtengoan ere, herriko balkoiak lorez janzteko gonbidapena luzatzen dizue Ormaiztegiko Udalak.
     

    Ekimenaren inguruko ESKUORRIA eta KARTELA

  • 23
    MAR
    2016

    Kaixo lagun!

     

    Dakizun bezala, duela aste batzuk erakusketa berria ireki da herrian, museoan, MADE IN ORMAIZTEGI izenburupean. Erakusketa honen harira, hainbat jarduera antolatu dituzte, horien artean, EKINTZAILEEN TOPAKETA bat, apirilaren 9an.

     

    Honela, ekimen honekin batera, Ormaiztegiko Kultura zerbitzutik, ARTISAU AZOKA bat antolatzea pentsatu dugu, asteburu horretan, HERRIKO ARTISAUEK beraien lanak aurkeztu eta saltzeko aukera izango duten espazioa, hain zuzen. 

     

    Azoka honetan parte-hartzeko interesa duen orok, kultura.ormaiztegi@gmail.com helbidearen bitartez edo 943889696 telefonora deituta (16:00-18:00) egin dezake.

     

    ANIMATU LAGUNOK, aukera polita izango da herri mailako artistak elkarren artean ezagutu eta herrian giroa sortzeko.  

  • 4
    AZA
    2015
    Gaur hasiko dira danborradetako entseguak

    HELDUEN DANBORRADA

     

    Danborrada entseguak  Azaroak 4an hasiko dira. Asteazken eta ostiralero egingo dira Zubipe kiroldegian 19:45etan.


    Entsegu egunak:


    Azaroak 4, 6, 11, 13, 18, 20 eta 25
    19:45etan

    Izen-ematea eta afariko txartela entseguetan.
    Entseguetara makilak eramatea beharrezkoa da.

     

    HAURREN DANBORRADA

     

    Danborrada entseguak datorren Azaroak 4an hasiko dira. Asteazken eta ostiralero egingo dira Zubipe kiroldegian 19:00etan eta 19:15etan.

     


    Entsegu egunak:


    Azaroak 4, 6, 11, 13 eta 18
    Asteazkenetan 19:00etan eta ostiraletan 19:15etan
     

  • 11
    UZT
    2015

    Uztailak 11, larunbata


    10:00etatik aurrera, LIERNIKO BIDE ZAHARRAREN GARBIKETA AUZOLANEAN, parte hartzaileei hamaiketakoa eskeiniko zaie.

  • 26
    EKA
    2015
    Udaleku Irekien inguruko informazio bilera

    Kaixo,

     

    ohar honen bitartez Udaleku irekien inguruan hitz egiteko bilera ospatuko dela jakinarazi nahi da.

     

    Bilera ostiral honetan, ekainak 26, arratsaldeko 18:30etan ospatuko da Udaletxe azpiko aretoan

     

    Haurrak udalekuetan apuntatu dituzuen gurasoei bertan parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu. 

     

     

     

     

  • 7
    MAI
    2015
    GAZTEAK IZANDAKOEI, GARENEI ETA  IZANGO DIRENEI!

    Herritar agurgarriak,

     

    Idatzi honen bitartez, gaztetxearen hamargarren urteurrenaren ospakizunean parte hartzeko gonbidapena helarazi nahi dizuegu.

     

    Guztiok izandako gazte garaia omentzeko argazki bilduma bat egitekotan gabiltza. Horretarako, Ormaiztegiko herritarren gazte garaiko argazkiak bildu nahi ditugu erakusketa bat egitearren. Hau posible izan dadin, Zumalakarregi Museoan post ontzi bat jarriko da argazkiak biltzeko (Asteazkenetik Igandera 10:00etatik 19:00tara), bestalde, posta elektroniko bat ere errazten dugu (ormaiztegikoga@gmail.com). Argazkiarekin batera, jabearen izen abizenak eta irudiaren hamarkada adieraztea eskatu nahi dizuegu, hauek itzultzea errazagoa izan dadin. Argazkiak Maiatzaren 7tik 31 bitarte jasoko dira.

     

    Honetaz gain, gazteen zeinu den logoa aldatu nahian gaude. Hau lortzearren, lehiaketa ireki bat burutu nahi da, honek Ormaiztiko Gazte Asanblada irudikatzea helburu izango duelarik. Zuen proposamenak jasotzeko, aurretik aipatutako baliabide berberak erabiliko ditugu. Honetarako epea, ordea, Maiatzaren 13an amaituko da. 

     

    Zuen parte hartzea asko eskertuko genuke!

     

    Besterik gabe,

     

    Agur bat.

     

    Ormaiztiko Gazte Asanblada

  • 17
    API
    2015
    HERRI ANTZERKIKO ENTSEGUAK

    400. urteurrenaren inguruko Herri Antzerkia geroz eta gertuago dago!

     

    Hau dela eta, entseguak hastera goaz:

     

    ENTSEGUAK

     

    Apirilak 17, ostirala. 18:00 - 20:00

    NON: Kultur etxeko aretoan


     

  • 30
    URT
    2015
  • 22
    URT
    2015

     

    Lagun euskaltzale hori, agur t’erdi:

     

    Jakingo duzunez, aurten Korrikaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.

     

    2015eko martxoaren 19an Urepeletik abiatuko da 19. Korrika, eta Euskal Herria zeharkatu ondoren, martxoaren 29an Bilbora helduko da.

     

    Aurtengo Korrikak euskahaldundutzeko gonbitea luzatzen digu. Jakin badakigu, Euskal Herria euskalduntzeko norberaren etataldearen ahalmenean sinetsi eta hori erabail behar dugula. Aldi berean, euskararen eta euskalgintzaren egoeraz ahaldundu. Helburua lortzeko denon ahalegin pertsonalak auzolanean elkartuta  indarrak biderkatuko ditugu.

     

    EUSKAHALDUN! 9.Korrika batzordearen lehen deialdia
  • 21
    URT
    2015
2018, uztaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
23
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
     
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /